Bilbon, 2022-23ko tailerretan izena emoteko epea zabalik
2022-06-22 09:46 KultureaLau alorretan banatuta datoz jarduerak: kulturea, bardintasuna, osasuna eta kirola.
Udako etenaldiaren ostean hasiko dira Bilboko Udalaren 2022-23 ikasturteko tailerrak, eta dagoeneko izena emon leikie interesa daben herritarrek. Irailaren 2ra arte egongo da aurreinskripzinoaren epea zabalik. Urian erroldatuta egotea eta 18 urte edo gehiago izatea ezinbesteko baldintzak dira tailerretan parte hartzeko.
Datorren kursoko eskaintzeak 376 tailer dakarz, lau alor nagusitan banatuta: kulturea (85), bardintasuna (25), aisia eta kirola (111) eta edadekoentzako osasuna (154). Udalaren arabera, helburua da bilbotarren denpora librea dinamizetea, modu osasungarri eta hezigarrian, bizi-kalidade ona izan deien eta ezagutza barriak eskuratu deiezen.
Ohiko moduan, eskaintza zabal hori Bilboko bazter guztietara eroan nahi dau Udalak. Hori dala eta, uriko zortzi barrutietan egongo dira jarduerak. Aldez aurretik udaltegi bitan edo ikastaro bitan baino ezin dau izena emon persona bakotxak; kulturearen eta osasunaren alorrekoetan, bakarrean baino ez.
Behin aurretiaz izena emoteko epea amaituta, plaza baino eskatzaile gehiago dagozan tailerretan zozketea egingo dabe, irailaren 8an. Behin betiko matrikulea hil horren 12tik 23ra egingo da. Osasun arloko ikastaroak dobakoak dira eta ganerakoetan jagoken tarifea kobrauko jake parte-hartzaileei.
Ikastaro eta tailerren informazino guztia hemen (PDF).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!