Zazpi euskal ordezkari Sunny Side of the Doc jaialdian

Bizkaie! 2022-06-20 09:35   Zinemea

Dokumentalen alorrean, munduko topaketarik garrantzitsuenetako bat da.

Frantziako kostalde Atlantikoan, Arroxelan, egiten da urtero Sunny Side of the Doc jaialdia, dokumentalen alorreko sortzaile, produktore eta eragileen topalekua. Aurtengo edizinoa asteon egingo dabe, hilaren 20tik 23ra, eta ez da euskal ordezkaririk faltako. Zineuskadi erakundearen arabera, Euskal Herriko zazpi produkzino-etxek hartuko dabe parte jaialdiko jardueretan.

Batez be, eruskal zinemagintzearen produkzinoa nazinoartean erakustea eta Euskal Herrian filmazinoak egiteko dagozan erraztasun eta zerga-bizgarriak aurkeztea dira Zineuskadiren helburuak Arroxelan. Mundu osoko profesionalek ezagutu ahal izango dabe Zineuskadik atondu dauen katalogo digitala.

Ganera, jaialdira joango diran produkzino-etxeek euren lanaren barri emongo dabe, berbaldi, mahai-inguru eta aurkezpenetan parte hartzeaz gan. Honeek dira zazpi euskal ordezkariak: Doxa Producciones (Cabeza y corazón eta Itoiz_Udako Sesioak), EsRec (Testigos invisibles), Lacørte Films (Matxitxako. Apuntes sobre la marina de guerra auxiliar de Euzkadi), Lumiere Produkzioak (Aztarnak), Maluta Films (Ainarak, eta Hezurrak), Sonora Estudios (Grito invisible eta Viento) eta TAUI Media (Carlota eta Tito Nazare).

Dokumentalen alorrean, munduko hitzordurik garrantzitsuenetako bat da Sunny Side of the Doc, batez be merkadu barrietara heltzeko ahaleginean. Aurtengo edizinoan, 60 herrialde ingurutako 2.000 profesional baino gehiago izango dira han.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu