2022/06/17 19:30
Bilboko Errekaldeko Udaktegian. | JaialdiakJantzea Musikearen Argitan
Bilboko hainbat jantza eta musika eskolek parte hartuko daben errezitaldi solidarioa da Jantzea Musikeren Argitan.
Sabel jantza erakustaldiak egingo ditu Naiara Gallegok, euskal jantzak Basurtuko Beti Jai Alai taldearen eskutik, Roser Carrés eta Ballet Eva eskoletako balleta eta Teresa González Ardanaz eta BilbaoMusika eskolako musikariak. Sandra Rodriguez pianista eta konpositoreak be parte hartuko dau. Hori guztia Bilboko Aspasia Emakumeen Elkartearen babesari esker.
Kultura eta arte-aniztasuna defendidu gura dogu, agertokian hainbat estilo eta diziplina erakutsiz. Eta gehien behar dabenei gure alkartasuna helarazo, dirua errefuxiatuei bideratuz, momentu larriotan ukrainar herria gogoan
Horretarako, Mugarik Bako Medikuak erakundearen ekimen solidarioen barruan sartu dabe ekitaldia.
- María Solinís Riobello andreak sortutako ekimen artistikoa da.
- Atontzailea: Aspasia Emakume Elkartea.
- Ekarpenak egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!