Urtza Garay da Bilboko Hezkuntza Fakultadeko dekano barria
2022-06-16 09:30 Pil-pileanPsikodidaktikan doktorea da.
Urtza Garay Ruiz izango da EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultadeko dekanoa aurrerantzean, orain arte karguan izan dan Asier Romerori lekukoa hartuta. Beragaz batera fakultadearen dekanotzan ibiliko dan taldea be osotu dau Garayk, diziplinartekotasuna eta parekotasuna kontuan hartuta aukeratu dauena.
Psikodidaktikan doktorea da Urtza Garay, eta luzaroan ibili da Hezkuntza Fakultadean irakasle eta ikerlari. Ganera, EHUn ardura postuak izan ditu azken urteotan: 2018tik 2021era EHUren Barrikuntza Metodologikorako Zuzendaritzako kide izan zan eta 2021etik gaur arte, Bizkaiko Campuseko errektoreordetzako Idazkaritzan ibili da.
Garayren lantaldean Hezkuntza Fakultadeko sail ugaritako irakasleak dagoz, ikerketan be eskarmentu handikoak. Lehen Hezkuntzako Graduan, Umeen Hezkuntzako Graduan eta Gizarte Hezkuntzako Graduan dabizanak dagoz lantaldean. Diziplinartekotasunari esker, fakultadean dagozan ikuspuntu eta sentsibilitate guztiek ordezkariak izango ditue, errespetutik eta lankidetzatik helburuak beteteko.
Hauxe da Urtza Garayk gidatutako taldea:
- Dekanoa: Urtza Garay Ruiz.
- Idazkari Akademikoa: Aintzane Etxebarria Lejarreta.
- Antolamendu Akademikoko dekanordea: Jonatan Garcia Rabadán.
- Kalidade, Jasangarritasun eta Ikerketako dekanordea: Unai Ortega Lasuen.
- Graduak eta Graduondokoak Koordinetako eta Nazinoartekotzeko dekanordea: Nahia Idoiaga Mondragón.
- Ikasle, Gizarte Proiekzino eta Hizkuntzen Kudeaketako dekanordea: Aitor Iglesias Chaves.
- Lehen Hezkuntzako eta Umeen Hezkuntzako Graduetako Praktiketako eta Genero Bardintasunerako dekanordea: Arantzazu Lopez de la Serna.
- Gizarte Hezkuntzako Graduko Praktiketako eta Transferentziarako dekanordea: María Dosil Santamaría.
- GrAL-eko eta mobikortasuneko dekanordea: Amaia Eiguren Munitis.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!