Itsas portuen nortasuna ardatz dauen erakusketeta

Bizkaie! 2022-06-16 08:38   erakusketak

Erakusketea bagilaren 24an zabaldu eta garagarrilaren 6an zarratuko dabe.

Ataka Kultur Alkarteak atonduta, itsas portuen nortasuna ardatz dauen erakusketeta Lekeitioko Eskolape aretoan egongo da eta erretratuak eta literaturea buztartuko ditu.

Zura eta Ura, proiektu fotografiko-literarioa da eta herritarrek gure arrantza-portuek eraikuntzan zura material sintetikoakaz ordezkatzearen ondorioz izan daben nortasun-galereari buruz hausnartu deien gura dabe atontzaileek.

Proiektu honek, gainera, Bizkaiko Erriberako azken arotzak be omendu nahi ditu. Ontzien eraikuntzan, zuraren ordez beste material batzuk erabiltearen ondorio nagusiak ondokoak dira: kolorea eta nortasuna galtzea eta ibaiertzeko arotzeriaren sektorea desagertzea.

Erakusketearen ordutegia:

Astegunetan 18:00etatik 21:00etara. Astegoienetan eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Egilea: Konrado Mugertza (Getxo).

Edukiak: Erretratuak eta testu literarioak: Leire Bilbao, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe eta Jokin de Pedrorenak, bai eta Jesús Mari Lazkano artista plastikoarenak, Humberto Astibia irakaslearenak eta Julián Murelaga Lekeitioko erriberako arotz eta irakaslearenak be.

Atontzailea: Atabaka Kultur Alkartea.

Babesleak: Lekeitioko Udala, Itsasmuseum, Donostiako Aquariuma, Eika eta Danobat kooperatibak.

Erakusketa hau Bilboko Itsasmuseum eta Donostiako Aquariumen arteko produkzinoa da. Bilbo eta Donostian izan ondoren Bermeotik igaroko da Lekeitiora heldu baino lehen.

Gogoeta hau momentu egokian dator Lekeitiora, gaur itsasportuaren estetika eta erabilerearen eraldaketa handia lekeitiarren ahotan bolo-bolo dagoan bitartean.

Ekitaldiak:

- Bagilaren 25ean, zapatuan, 19:30ean, Azkue Aretoan, Portuen deforestazinoa eta itsas kontuak berbaldia iragarri dabe Konra Mugertza, Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao sortzaileakaz.

- Bagilaren 26an, domekan, 13:30ean, bisitaldi gidatua Konra Mugertzaren eskutik.

- Garagarrilaren 3an, domekan, 19:30ean, bisitaldi gidatua Konra Mugertzaren eta Julian Murelaga erriberako arotzaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu