2022/06/17 19:30

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. | Berbaldiak

'Digo Vivir'

19:30

Blas de Otero Fundazinoak produzidu dau Digo Vivir dokumentala; José Fernández de la Sota izan da zuzendaria eta Jon Bañuelos Asumedik egin ditu erretratua eta edizinoa.

Dokumental honek poeta unibersal bat erakusten dau, Blas de Otero; kantari bat, Juanjo Navas; eta uri bat, Bilbo, Abandotik Otxarkoaga auzoraino, Zorrozaurreko peninsulatik igaroz. Digo vivir poesiaren eta flamenkoaren arteko topaketea da, kalearen buruan artea sentiduteko. Aspalditik, Juanjo Navas bilbotar kantariak, kale-garbitzaile lanetan, Blas de Otero kalea garbitzen ebilela egun batean bere bertsoakaz topo egin eta kantetea erabagi eban.

Poetearen Fundazinoak laguntzea eskaini eta topaketa horri esker Digo vivir izeneko diskoa sortu zan. Film dokumental honek diskoaren sortze prozesua eta Iparraldeko uri batean flamenko kantari baten erronka bikoitxa izan ditu, euskal poeta handiaren bertsoak kantu jondora bueltetako prest.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu