Lekeitioko Nazinoarteko Kale Arteen Jaialdiaren berpizkundea

Bizkaie! 2022-06-14 11:02   Kulturea

Kaleka garagarrilaren 8, 9 eta 10ean izango da.

Lekeitiok ikuskizun onenez gozauko dau 32. Kaleka-gaz. Kaleko arteak izango dira udalerriko udako protagonista nagusiak, urte biren ondoren eskualdeko jaialdirik garrantzitsuena berreskuratuko baitabe.

Garagarrilaren 8, 9 eta 10ean 14 ikuskizun izango dira eta edizino honetan parte hartuko daben konpainiak eta taldeak Katalunia, Madril, Galizia, Andaluzia, Murtzia eta, jakina, Euskal Herritik etorriko dira. Antzerkia, clownak, piroteknia, malabareak eta gogoeta eragingo duten ikuskizunak izango ditu

Ofiziala, Scratch eta Blai

Aurreko urteetan ohiturea izan da eta aurten be Kaleka-k hiru lan lerro ditu:

Kaleka Ofizialak formatu ugari lantzen dituen konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu.

Scratch-ek sorrera prozesuan dagozan lanak batzen ditu, kultur agente, artista, ikusle eta bestelakoen arteko sormenezko alkar trukaketea jorratzeko espazioak eskainiz.

Kaleka-z Blai atalak esperimentazinoagaz eta ikusleen parte hartze zuzenagaz lotutako jarduerak barrubatzen ditu.

3 egun, 14 ikuskizun

Jaialdian parte hartzen daben konpainia eta kolektiboak deialdi zabal baten bitartez aukeratuak izan dira. Danetara, 437 ikuskizun aurkeztu ziran edizino honetan eta horreetatik 12 izan dira aukeratuak. Gainera, sorrera prozesuan dagozan konpainia biren lanak be Lekeition eskainiko ditue, hau da, danetara, 14 ikuskizun izango dira jaialdian da.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu