Bagilaren 13tik 25era: Pausu bakotxak, pedalkada bakotxak, asko balio dau!

Bizkaie! 2022-06-14 09:20   Pil-pilean

Pensionistak Bizikleta Martxan.

Euskal Herriko Pensinodunen Mobimentuak Bizikleta Martxeari ekin deutso, jaiegun eta aldarrikapen giroan, Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatu eta pensino publiko duinak eta nahikoak eskatzen jarraitzeko.

Lau urtean mobilizazinoetan ibili ostean, gure pensinoak murrizten zituen neurri batzuk leheneratzea lortu dogu, besteak beste, PPko pensinoen balioa handitzeko 0,25a, baina ez dogu lortu Pensino Sistema Publikorako bermeak behin betiko finkatzea, gitxieneko pensinoak Europako Gutun Sozialaren (CSE) nahikotasun erispìdeakaz bat etortea eta pensinoak KPI errealagaz birbaloretea eta indarrean jarraitzen daben pensinoen erreformak, 2011koa eta 2021koa eta 2021eko erreforman, bai 2022ko bigarren zatian, sendotu egin dira.

Martxa honetan, 1080 euroko Gitxieneko Pensioaren aldarrikapena, Zerbitzu Publikoak defendidutea eta Konpartidutako Jagoletzea eskatzen ditugu.

EAEko Pensinodun Mobimentua Eusko Legebiltzarraren aurrean mobilizau zan: 1200 pensinodun batu ziran eta alderdi politiko guztiei hamalau ordainsaritan 1080 euroko Gitxieneko Pensinoa eskatu jaken.

Bizikleta Martxa honetan, Gasteizko eta Iruñeko Gobernuei eskatzen deutsegu 2023ko aurrekontuetan 1080 euroko osogarria sartzeko, Estaduko Gobernuak Gitxieneko Pensino hori erabagiten dauen bitartean. 52 hilebeteko burrukeak erakusten deusku gure aldarrikapenak lortzeko bermerik onena mobilizazinoa dala eta, esangura horretan, herritar guztiei dei egiten deutsegu Bizikleta Martxea igaroten dan herrietan modu aktiboan parte hartu deien atondutako ekitaldietan.

Danok dakigu pensinodunen burrukeak egungo langile edo beharginei be eragiten deutsela, erretiroaren ondoren bizi-baldintza duinak lortzea danoi jagokun eskubide unibersala dalako. Horregaitik, behargin, gizon, emakume eta gazteei dei egiten deutsegu azken etapearen amaierako manifestazinoan parte hartu deien, bagilaren 25ean, Donostiako Alderdi Ederren 12:00etan, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu