Kulturea Bilboko barruti guztietan, San Juan egunaren bueltan

Bizkaie! 2022-06-13 13:24   Kulturea

Hogei konpainiaren ikuskizunak egongo dira, aire zabalean eta doban.

Ondo pasetako eta kultureaz gozetako lau egun dakarz Bilboko Udalak bagilaren 23tik 26ra, San Juan egunaren inguruko astegoienean, Kultura Auzoz Auzo programeari esker. Gau Zuriaren (bagilaren 17an eta 18an) eta Kalealdiaren (27tik aurrera) artean geratzen dan hutsunea beteteko asmoz antolatu dabe ezohiko programazinoa.

Uriko zortzi barrutietan egingo ditue ekitaldiak, 42 guztira. Tartean egongo dira zirkua, kale antzerkia, maskaradak, kalejirak, fanfarreak eta erraldoien desfileak. Aire zabalean eta doban izango dira saio guztiak. Auzo bakotxeko eragileakaz adostutako egitaraua dala azpimarratu dau Udalak.

Ikuskizunetan hogei taldek hartuko dabe parte, horreetako bat Argentinakoa eta besteak Euskal Herrikoak. Hauxe da konpainien zerrendea: Dixiemulando, Afrika Ruge Kawadeni, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Afro Sound System, Orkresta, Brazztet Mv, Brassass, Zo-Zongó!!!, Granujas A Todo Ritmo, Rebeldes Del Swing, Panpotx Kultur Elkartea, Sugarri Show, Mairuek Gaztediko Erraldoiak, Marmara Marching Band, Charlot Jazz Band, Batukale Samba, Zirkozaurre, Zazpikale Folklore Elkartea, Barkoxeko Etxahun Elkartea eta Crazy Jazzers.

Gonzalo Olabarria zinegotziak azaldu dauenez, Kultura Auzoz Auzo programeari esker ekitaldiz beteta dator San Juan asteburua: Askotariko planez betetako egunak dira, irisgarriak, edegiak, kalidade handikoak eta bertoko artista eta konpainien eskutik etorriko diranak, guztiok harro gozau daigun gure inguruan dogun talentuaz.

Ikusi programazino osoa hemen (PDF).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu