Getxobono kanpainea bagilaren 13an hasiko da

Bizkaie! 2022-06-10 12:23   Pil-pilean

Herriko 250 establezimendu ingurutan erabili ahal izango da.

Astelehenean, bagilak 13, hasiko da Getxobono kanpainearen udako edizinoa, udalerriko merkataritzeari bultzadea emoteko asmoz. Garagarrilaren 30era bitartean, kanpaineagaz bat egin daben establezimenduetan deskontuak izango ditue Getxobonoa erabilten daben herritarrek: 20 euro baino gehiagoko erosketetan, bost euro aurreztuko ditu konsumitzaileak; 40tik gorakoetan, hamar.

Antzeko beste kanpaina batzuen aldean barritasun bat be badakar Getxobonok, izan be, bonoak ez dira aurretik erosi beharko, erosketea egiteko momentuan zuzenean egingo da jagokon deskontua. Hori bai, Udalak ohartarazo dauenez, erosleak nortasun agiria erakutsi beharko dau, 16 urtetik gorakoentzat dalako.

Getxoko 250 establezimendu inguruk egin dabe bat ekimenagaz, udalerriko auzo eta zonalde gehienetakoak eta danetariko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituenak. Hortaz, herritarrek badabe non aukeratu. Bat egin daben establezimenduen zerrendea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu