Calixto Bieito, Pragan saritua

Bizkaie! 2022-06-09 08:09   Kulturea

Opera Jaialdiak emondako Libuška saria irabazi dau, Katya Kabanova-ren eszenaratzeari esker.

Nazioarteko eszena-zuzendari ospetsu eta Arriaga Antzokiko zuzendari artistiko Calixto Bieitok bart Pragan (Txekiar Errepublika) jaso dau Opera Jaialdiak emondako Libuška saria, Katya Kabanova-ren eszenaratzeari esker. Sari honek, Opera-k Bieitok zuzendutako opera-produkzino hau azken urte bietan Txekiar Errepublikan egindako guztien artean onena dala autortzen dau. Opera, Txekiar Errepublikako generoaren erakusleihorik ospetsuenak, urte birik behin aukeratzen dau Opera produkzino onena eta, beraz, herrialde horretan generoko produkzinoei emoten jaken autorpen garrantzitsuena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu