Sormen lantegiei bultzadea emoteko laguntzinoak eskatu leitekez

Bizkaie! 2022-06-08 11:12   Kulturea

Bagilaren 9an hasiko da eskariak egiteko epea.

Zirkozaurre Haztegia izan zan igaz lagundutako proiektuetako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Sorkuntza kultural eta artistikoa babesten eta sustatzen daben eragile independenteei zuzendutako diru-laguntzinoen 2022ko deialdia martxan jarri dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Sorgune izeneko laguntzinoa eskatzeko epea bihar, hilak 9, hasiko da eta hilebetez egongo da zabalik. Danetara, 560.000 euro banatuko ditue aukeratutako proiektuen artean, bakotxarentzat gehienez 120.000 euro.

Ekimen honen asmoa da sorkuntza artistikoan espezializautako zentroak sustatzea eta barrikuntzan, diziplinartekotasunean eta alde askoren arteko alkarrizketan oinarritutako sormen eta produkzino eremua bultzatzea. Laguntzinoak emoteko orduan, kontuan izango dira norbanakoaren eta kolektiboaren sormena, trebetasunak eta talentua, eta transmisinorako gaitasuna.

Hautagaitzea aurkeztu leikien proiektuak ondokoen arteko sektore bati edo batzuei lotuta egon beharko dira: ikusizko arteak, zinemea eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literaturea, musikea eta bertsolaritzea. Kasu guztietan, proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko zemendiaren 30era.

Igazko deialdian, honako sei egitasmoak aukeratu zituen: Zirkozaurre Haztegia; Gatzipeko kultur alkartearen bulegoa; Wikitoki alkarsorkuntzarako laborategia; Fab Lab Bilbao; Astra Eutsi ederrenari!; eta Okela kultur alkartearen artisten meeting pointa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu