KaldeArte Gasteizen, bagilaren 10etik 12ra
2022-06-08 10:42 KultureaZuzeneko arteen dinamismoa eta energia berreskuratzea da asmoa.
Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldiaren hamaseigarren edizinoak zuzeneko arteen dinamismoa eta energia berreskuratu nahi ditu, gure uriak eskaintzen dituan uri-agertoki onenak sortzaile eta publikoentzat eskuragarri jarriz.
Hogeita hamar konpainiak euren ikuskizunak erakutsiko ditue era guztietako formatuetan oinarritutako 56 saiotan: KaldeArte 2022 jaialdiak askotariko programazinoa eskainiko dau hainbat diziplinatan (antzerkia, jantzak, musikea, performancea...), formatu eta audientziatan eta kaleko arte bizien esparruko sorkuntza garaikidearen erakusketa adierazgarri bat eskainiko dau, nazino zein nazinoarte mailan.
Bagilaren 9an, 19:00retan, Musikearen Ibilbidean, Los músicos de Bremen eskainiko dabe Nicole et Martin suitzarrek.
KaldeArte jaialdiaren inaugurazino ekitaldirako, bagilaren 10erako, aukeratutako ikuskizuna honako hau da: Senta Noraezean. Ikuskizun ibiltari honen erabateko estreinaldia, euskal kaleko arteen panoramako konpainia esanguratsu biren eskutik etorriko da: Deabru Beltzak (Max Saria kaleko ikuskizun onenari) eta Hortzmuga Teatroa. Hitzordua bagilaren 10ean, gaueko 22:00etan izango da (Hasierea: Arka plaza; amaierea: Andre Maria Zuriaren plazan).
Agertokiak
KaldeArteko agertokiak uriko hainbat gunetan egongo dira, besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan eta Floridan, Foru, Arka eta Probintzia plazetan, Urigune Historikoan (Falerina lorategiak, Frai Zacarias, Luis Aramburu Udal Musika EskolEa eta Santa Maria plazea), Santa Barbara plazan eta Artium Museoan edo Musika pasealekuan.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!