Asel Luzagarrak 'Esan gabe doa' liburua aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2022-06-08 09:05   Kulturea

Trilogia baten lehenengoa da.

Esan gabe doa, Txalapartak argitaratuta, Arenalean, Bilboko Liburu Azokan aurkeztutakoa, Asel Luzarraga idazle bilbotarrak amestutako eutopia bati buruzko trilogia baten lehenengoa da, nahiz hiru liburu horreetan azalduko dan istorioan, maila kronologikoan, bigarren partea izan: Balizko ez-leku edo ez-errealidade desiratua da eutopia.

Esan gabe doa liburuan Latinoamerikan 2026an kokatutako Askayalan izeneko herrialdean, iraultza baten ostean, gizarte anarkistan jazotakoa azaltzen da, Simon Palsu fikzinozko idazleak kontauta.

Munduak daroan martxeari (etenbako hazkundea, konsumismoa, birrindutako naturea, klima aldaketea...) aurre egiteko eta atzera egiteko aukerarik dagoan ala ez galdetzen deutso bere buruari Azel Luzarragak eta idazlea oso baikor, ameslari azaltzen da. Horra hor Esan gabe doa liburuak dakarren zeozelako amesa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu