2022ko Aste Nagusia iragarteko 6 kartel finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2022-06-08 08:32   Pil-pilean

Epaia bagilaren 17an (barikua) emongo da ezagutzera.



Aurtengo edizinorako hautatutako Epaimahaiak Arte Pop, Explosion de Orgullo, Diversidad, La Sombra de la Dama, Cuatro puntos Cardinales eta Abre la Caja izeneko kartelak hautatu ditu, abuztuaren 20tik 28ra egingo dan Aste Nagusiaren irudi ofiziala izateko aurkeztutako 338 lanetatik. Gaurtik, bagilaren 8tik hilaren 15era arte botau ahal izango da kartel irabazlea: aurrez aurre, Abandoko Barrutiko Udaltegian eta online, www.bilbao.eus webgunean eta komunikabide laguntzaileetan.

Behin betiko erabagiaren balioaren % 66 herritarren botoa izango da; ganerakoa, % 33, Epaimahaiak erabagiko dau.

Bilbok bere jaien edizino handia eskainiko deutse bilbotarrei eta bisitariei eta Aste Nagusia 2022ren kartela izango da gurera etorri eta jaietan sartzeko gonbidapena.

Kartel finalisten lehen hautaketea bederatzi kidek osotutako Epaimahaiak egin dau: Kideetako bost diseinu grafikoaren eta komunikazinoaren eremukoak dira: Alicia Fernández, Rekalde Aretoko zuzendaria; Mario Paniego, BilbaoArte Fundazinoko teknikari profesionala; Olga Zulueta, BilbaoCentro Merkatari Alkarteko zuzendari artistikoa; José Félix Ruiz, Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteko zuzendaria eta Luis López, El Correoko kazetaria. Horreez gan, Lurdes Luque Bilboko Konparsak kolektiboko ordezkaria eta Udalbatzaren hiru ordezkari: Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia eta Jai Batzordearen burua eta Asier Abaunza eta Xabier Jimenez zinegotziak.

Behin 6 kartel finalistak hautatuta, Udalak botoa emoteko sistema mistoa abiarazoko dau hilaren 8tik 15era, herritarrek be parte hartu ahal izateko Aste Nagusia 2022ren irudia aukeratzen.

Herritarren botoa, aurrez aurre Abandoko Barrutiko Udaltegian (Barrainkua kalea), astelehenetik barikura, 08:30etik 21:15era. Botoa emateko, nortasun-agiria aurkeztu beharko da (NANa, gidabaimena edo antzekoa).

Online botazinoa, udal webgunearen bitartez edo hedabide eta eragile sozial laguntzaileen bitartez: EiTB, El Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Onda Cero, Cadena SER, TeleBilbao, Radio Nervión, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria, Orain.eus, Hamaika TB eta “Conoce Bilbao con Esme” bloga (% 33).
Udalak herritarrak animetan ditu Aste Nagusiaren irudia izango dan kartela erabagi deien.

Itziar Urtasun Lankidetzako, Jaietako eta Bizikidetzako zinegotziaren eretxiz, lanen teknikea eta disziplinak eta transmitiduten daben poztasuna eta positibotasuna dira epaimahiak lehen fase honetan gehien balorau dauena. Aurten lehen aldiz, parte-hartzaileek lanak modu telematikoan aurkeztu behar izan ditue eta erantzuna zoragarria izan da. Honegaz batera nabarmendu nahi neuke egile guztiek ulertu dabela Bilboko Udalak 2022ko Aste Nagusiari begira zabaldu nahi dauen mezua. 6 lan finalista honeek ezin hobeto islatzen dabe gure uriaren ezaugarria dan aniztasuna.

Aste Nagusia 2022ren lan finalistak 3.000 euroko saria jasoko dau.

Oinarriak udal webgunean dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu