Maddi Astigarraga Bergarak irabazi dau Jot Down 2022

Bizkaie! 2022-06-07 12:15   Kulturea

UPV/EHUko ikasle batek ilustrazino zientifiko onenaren kategorian irabazi dau.

'Lo invisible', ilustrazino irabazlea | Ikusi handiago | Argazki originala

Maddi Astigarraga Bergarak irabazi dau 2022ko Jot Down 2022 Ilustrazino Zientifikoa lehiaketea. Deban
jaio eta 24 urtegaz, Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Ilustrazino Zientifikoko Graduondoa
egiten dabilen eta Biokimikan lizentziaduna dan ikasle honek irabazi dau Ilustrazino Zientifiko Onenaren kategorian, Lo invisible lanari esker.

Lehiaketa zientifikoa da eta saiakerea, narratibea eta ilustrazino modalidadeak ditu. Era berean, Oskar
González Mendia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Eder Fakultadeetako irakaslea finalista geratu da narratiba kategorian, El úlimo Van Gogh lanagaz.

Lo invisible izeneko ilustrazino irabazlean, Maddi Astigarragak 3 emakume zientzialari islatzen ditu, bakotxa bere zientzia-esparruan ordezkatua eta zientziari eta gizarteari egindako ekarpenak. Alde batetik, Cecilia Payne-Gaposchkin astronomoa agertzen da, helioz eta hidrogenoz osotutako izarren eraketea topau ebana. Bestalde, Inge Lehmann sismologoak, bere ikerketan Lurraren barruko eta kanpoko nukleoaren arteko etena topau eban, gaur egun Lehmannen Desjarraitutasuna bezela ezagutzen dana. Azkenik, Rosalind Franklingek, X izpien bidez, DNAren lehen erretratua ataratea lortu eban, DNAren egiturea zehazteko balio izan ebana.

Zientziaren gauza ikusezinak, soldaten ezegonkortasuna edo emakumeen eta gizonen arteko desbardintasuna, buruan nerabilzala, hausnartzen hasi eta konturatu nintzan zientziak gizartearentzat ikusezinak diran gauzak ikusgarri egiten dituan arren, aldi berean, gizarteak ikusezin bihurtzen ditu zientziaren alderdi asko, besteak beste, prekariedadea eta emakumeakanako diskriminazinoa, azaldu dau egileak. Emakume zientzialariei ikusgarritasuna emotea proponidu neban, baita hareen ekarpenei be.

Oskar González Mendia

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Eder irakaslea finalista geratu da narratiba kategorian, El último Van Gogh lanari esker. Irakasle honek 2018an be irabazi eban DIPC-Jot Down zientzia dibulgazinoko lehiaketea, hain zuzen be: El detective que bebía whisky con hielo. Martin Bucareli detektibea protagonista dauen kontakizun honetan, Robert Campin, flamenko artearen aitzindariaren ustezko orio baten benetakotasuna ikertzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu