'Irakurteak talde-jarduerea izan behar dau'
2022-06-07 09:47 KultureaMaitasunean, errespetuan eta konfidantzan oinarritua.
Aurtengo Bilboko Liburu Azokan Urrezko Luma Saria berari emongo jakola Asier Muniategik esan eutsonean, Laura Mintegik ezustea, poza eta ardurea sentidu zituan. Ezustekoa eta poza ulergarriak dira. Baina... Ardurea? Zergaitik baina kezkea? Hain zaharra naz ni?, pentsau ebalako Laurak. Berba horreekaz jaso eta eskertu dau Lizarrako idazleak aitatu saria Bilboko Arenalean dagoan Azokako karpan.
Irakurteari buruzko gogoeteari ekin deutso jarraian. Irakurteak talde-jarduerea izan behar dauela esan deusku Mintegik, maitasunean, errespetuan eta konfiantzan oinarritua: Ezinezkoa da hain garrantzitsua dan irakurtea lako edozertaz gozetea horixe inponiduten bajaku, horretara behartzen bagaitue, arrazoitu dau Laurak. Irakurri behar dozu, irakurri behar dozu, irakurri behar dozu.... Ez. Hori okerra da. Emon deiotseguzan umeei eta gazteei maitasuna, errespetua, konfidantzea eta eredua eta irakurteko gogoa, duda barik. Edozertarako zaletasuna zaleak ikusiz pizten da. Batern bat liburu bat irakurten, horregaz gustura askoan, ikusten dogunean, zer irakurten ete dagoan galdetzen deutsagu geure buruari. Eta irakurteko gogoa, preminea agertzen jaku.
Maitasunaz, errespetuz eta konfidantzaz, lehenago eta hobeto heltzen da inposizinoa eta beharragaz baino. Gozamena izan behar dauena inponidutea oker handia da. Muniategik arrazoia emon deutso: Ados, Laura. Eta zeuri entzutea eta zeuk idatzitakoa irakurtea danontzat gozamena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!