Iratxe Ansa, Sandra Ferrus, Lucia Lacarra eta Ana Garay, Max Sarietan irabazle

Bizkaie! 2022-06-07 08:33   Kulturea

Menorcan emon ditue arte eszenikoen alorreko sariok.

Lucia Lacarra, Max Sariak emoteko galan | Ikusi handiago | Argazki originala

Mediterraneo itsasoko Menorca ugartean emon ditue 25. Max Sariak, Espainiako arte eszenikoetan entzutetsuenak, SGAE Fundazinoaren eskutik. Hogei kategoria ditu palmaresak, eta irabazleen artean dagoz euskal sortzaileak be.

Iratxe Ansa donostiarraren CreAcción izan da palmaresean nabarmendu dan obretako bat. Igor Bacovichegaz batera sortutako obra horrek koreografiarik onenaren kategorian eroan dau Max Saria, eta baita argiztapenik onenarena be, kasu horretan Nicolás Fichtelentzat.

Ansak lez, Lucia Lacarra jantzari eta koreografoak be beste Max Sari bat ekarri dau Euskal Herrira. Kasu honetan, In the still of the night ikuskizunean egindako lanagaitik emon deutse jantzako interprete onenaren saria, emakumeetan. Ana Garayk (Rebelión), jantzi onenen kategorian irabazi dau eta Sandra Ferrusek (La panadera) sortzaile barri onenarenean.

Ganerakoan, Una noche sin luna izan da 25. Max Sarietako protagonista nagusietako bat. Antzerkiko produkzinorik onenaren saria irabazteaz gan, gizonezko aktorerik onena be izan da obra horretako Juan Diego Botto.

Jantzearen alorreko ikuskizun onena Baile de Bestias da epaimahaiaren arabera. Ikuskizun musikal eta lirikoen artean, Company izan da sariduna. Kaleko ikuskizunetan Alter nabarmendu da eta ume eta gazteentzako saioetan, Cris, pequeña valiente.

Palmaresa hemen (PDF).

Epaimahaian honeek egon dira: Guillermo Heras (presidentea), Vanessa Monfort, Aída Gómez, Natalia Álvarez Segovia, D. Maximino Rodríguez Rodríguez, Ana Graciani eta Esther García Zorita. Azken hau idazkaria izan da, boto barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu