Elkano Itsas Herria proiektua Armintzan

Bizkaie! 2022-06-06 11:16   Kulturea

Bagilaren 6tik 9ra.

Elkano Fundazinoak sustatutako zeharkaldi kultural honek euskal herriak itsasoagaz dauen loturea berreskuratu eta egitarau zabala aurkeztu dau.

2022an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkanok munduari birea emon eutsonetik eta urtemugeagaz bat eginez, Elkano Itsas Herria kultur proiektuakeuskal kostaldea zeharkatzen dau maiatzaren amaieratik irailera arte: Bagilaren 6tik 9ra Armintzan izango da.

Elkano Fundazinoak eta Euskal Itsas Museoak atondutako zeharkaldi kultural honek euskal herriak itsasoagaz dauen loturea berreskuratuko dau: Juanita Larando itsasontzia, Albaolako Aprendiztegi erriberako aroztegi eskolan eregitako XVIII. mendeko ontzi patatxe baten erreplikea, portuz portu ibiliko da kostalde osoan.

Elkano Itsas Herria kultur zeharkaldia erakusketa ibiltari bategaz osotu dabe, itsas kultureak euskal gizartearen garapenean izan dauen garrantzia nabarmentzen daben hainbat gai multzo erakusteko.

Berbaldi historikoak, barriketaldiak, bertsolariak, musikea, jantzak, ipuin kontalariak, astronomia tailerrak, dokumentalak... Jende guztiarentzako egitarau zabala izango da leku bakotxean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu