Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diplomea jaso dau
2022-06-06 08:15 KultureaAkademiak izentau eta 31 urtera.
Iurretako idazlea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik jaso dau diplomea. Egoitzako bilkuren aretoa bisitau ostean, liburu batzuk erregalau deutsoz Urrutiak.
Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izentau eban urgazle Sarrionandia eta orain arte ez dau diploma jasoteko modurik izan.
Joseba Sarrionaindiak Munduari bira eman zion ontzia liburua aurkeztu dau Bilboko Liburu Azokan
Historiako irakasle batek bere lobeagaz Juan Sebastián Elkanoren bidaiaz izandako alkarrizketa luze eta mamitsua konetetan dau Joseba Sarrionaindiak azken liburuan, Munduari bira eman zion ontzia (Pamiela argitaletxea), 2022ko Bilboko Liburu Azokan aurkeztu eta laster catalanez, galegoz eta gaztelanaiz be argitaratuko dana.
Abentura haretaz heldu jakun kontaketa historikoa dudan jarten dau eta mundu globalizatuan botere-harru-emonei buruzko hausnarketak gogorarazoten deukuz liburuak. Hirugarrena da Joseba Sarrionaindiak Arístides Hernández Ares ilustratzaile kubatarrgaz alkarlanean gauzatu dauena.
Sarrionaindiak esana, baina eta ontzia berbak oinarrizkoak dira Munduari bira eman zion ontzia liburuan. Baina berbeak kuestionamendua daroa barruan. Bai, baina... Eta ontzia, itsasontzia bai baina kontzeptu eta objektua da, botereagaz zerikusi handia dauena, izan be, ontzia gauzak gordeteko, pilotuteko eta manteniduteko tresnea baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!