Otxarkoaga auzoaren 60. urteurrena

Bizkaie! 2022-06-03 10:10   Kulturea

Auzoari autortzea egiteko jardunaldian batu dira, Harrobia Arte Eszenikoen Zentroan.

Bilboko Alkatea eta Otxarkoagan erreferenteak diran personen talde bat barriketan ibili dira auzoak azken urteetan izandako hobekuntzen inguruan, han bizi diranen nortasun ezaugarrien inguruan eta auzotarren alde batzuek eta besteek egiten dituen apustuen eta auzoan ikusten dituen beharren inguruan. Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmena egiten dau urtero Tendel Alkarteagaz, bizikidetzea hobetzearren eta auzotarrek auzoko bizimoduan parte hartzearren.

Urteurrena erabili da omenaldi bat egiteko Bilboko auzo garrantzitsu hori sortu eben auzotar guztiei: Otxarkoaga aurrera eroaten ibilitako persona guztien alde egin behar da, leku abegikor eta zerbitzuz ondo hornidutakoa izateko lan egin daben guztien alde, dagoeneko gure artean ez dagozan askoren alde eta baita hareek hemen itxitako belaunaldiaren alde eta etorkizunean hemen izango diran belaunaldien alde be. Nabarmendu nahi dot Otxarkoagan dozuen auzo-harrotasun sakon hori, deskantsu barik gogor egin dozuelako auzoko bizimodua hobetzeko. Eta lortu dozue. Udal osoak autortzen dau jentaurrean zuon lorpena eta zuon alde agertzen gara eta agertuko gara, adierazo dau Bilboko Udaleko Juan Mari Aburto alkateak.

Urteurren honetan, Otxarkoagako gizarte eta kultura-bizimoduko ordezkaritza zabal bat batu da, udal korporazinoko ordezkariez gan (Itziar Urtasun izan da, Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotzi eta 3. barruti horretako presidentea).

Otxarkoaga

Barriketan ibili dira Juan Mari Aburto eta auzoko 4 auzotar eta persona erreferente: Txutxi Paredes, historialari eta irakaslea; Yolanda Ruiz, Otxarkoagako hezkuntza-zentroko langilea; Mohssine Elhadadi, Otxarbe kirol alkartearen koordinatzailea eta auzoko ekintzailea; eta Yolanda Aurtenetxe, merkataria eta Otxarkoagako Merkatarien Alkartearen ordezkaria. Euren lekukotzei esker, Otxarkoagaren eta auzoko protagonisten historiaren gaineko kontakizuna osotu da. Juan Mari Aburto berbetan egon da auzotarrakaz, auzoak azken urteetan bizi izandako hobekuntzen inguruan, auzoan bizi diranen nortasun ezaugarrien gainean, hareek auzoaren alde egindakoen inguruan eta epe laburrean ikusten dituen beharrizanen inguruan.

Alkateak jakitera emon dau Otxarkoagaren gainean pentsetan hasten danean, burura etorten jakozan berbak dirala: komunidadea, otxarkoagatar sentimendua, erresilientzia, sormena, duintasuna, abegikortasuna, lana, dibersidadea, energia, parte hartzea... Otxarkoaga adibide historiko bat da, auzoko bizimodua hobetzeko hartu-emon-kapital eta komunitate-lan aberatsarena. Otxarkoaga, gaur, auzo berezia da guretzat, Udaleko ordezkariontzat; ez urigintzearen aldetik bakarrik, baita ekonomia, gizarte eta kultura bizi-bizia dituan lekua dalako be.

Horrezaz gan, ekitaldi honetan, urteurrenerako ekintzen programea aurkeztu eta ibilbide bat be egin da Tendel alkarteak sustatutako erretratu lehiaketa baten ondorioz egindako erretratu-erakusketan.

60. urteurrena

Urteurrena urtea amaitu arte ospatuko da eta jai ekitaldiak izango dira: Aullidos de Otxar erretratu-erakusketea Angela Arregi plazan, geroago, gizarte-etxean jarriko da erakusketea; kontzertu bi be izango dira, bat publiko guztiarentzat eta beste bat publiko gazteagoarentzat, irailaren 17an, auzoko plazan.

Otxarkoaga 1961ean sortu zan, baina ospakizunak atzeratu egin dira 2022ra arte, osasun egoereak itxi dauen moemntura arte.

Otxarkoago Tendel Alkarteagaz lankidetzarako hitzarmena

Bilboko Udalak urtero egiten dau lankidetzarako hitzarmen bat Tendel Alkarte soziokulturalagaz, 50.000 euroan balorautakoa. OtxarkoagaGO programearen bidez, jarraipena emoten jako beste komunidade-plan batzuetan egindako lanari, besteak beste, Imaginatu Otxarkoaga eta Ni OTXARren alde eta, gainera, komunidade-ekintzak gauzatzen dira, bide emoten dabenak auzotarren arteko bizikidetzea hobetzeko eta auzotarrek auzoko bizimoduan parte hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu