Auto klasikoen zaleentzako hitzordu bi Bilbon
2022-06-01 13:48 Pil-pileanKongresua eta Dotorezia Lehiaketea egingo ditue urian 2022an.
Automobilgintzearen eta auto klasikoen munduagaz lotutako urtea izango da aurtengoa Bilbon, Udalak agerraldi batean azaldu dauenez. Izan be, urian egingo dira Automobilgintza Kluben Nazinoarteko I. Kongresua (CICA) eta Dotoreziaren Nazinoarteko XIV. Lehiaketea. Horri batu behar jako Guggenheim Museoan ikusgai dagoan autoen inguruko erakusketea.
Udalaren izenean berba egin dauen Xabier Ochandiano zinegotziagaz batera, agerraldian egon dira Koldo Ortiz de Vallejuelo Euskadiko Automobil Klasikoen presidentea eta Iñigo Olaizola Retromobileko zuzendaria. Bilbo eta inguru zoragarria automobilgintza klasikoaren zaleen erdigune bihurtzen badogu, geure ganerako produkzino-ehuna proiektauko dogu nazinoartera eta, aldi berean, irudi on bat sortu, adierazo dau Ochandianok.
Dotoreziaren Nazinoarteko Lehiaketea bagilaren 11n izango da, Arriaga Antzokian. Edozein zale aho zabalik itxiko daben 70 bat auto batuko dira, lau kategoriatan banatuta: Garaikoa (1930. urtera arte), Beteranoa (1960ra arte), Klasikoak (1992ra arte), eta Superkirol-automobilak (edegia).
Automobilgintza Kluben Nazinoarteko I. Kongresuan, ostera, berbaldiak, topaketak eta desfileak egongo dira, horreek be bagilaren 11n. Sociedad Bilbainako aretoak izango dira biltzarraren egoitza nagusia, baina Arenalean eta Arriagan be ekitaldiak atonduko ditue. Desfilea kale nagusian egingo da, eta auto klasikoakaz batera, Bilboko suhiltzaileen antxinako kamioiak eta Azulito autobusa ikusi ahal izango dira.
Klasikoen zaleek bisitaldi bi be izango ditue aukeran. Bagilaren 10ean, Erandioko Retromobile erakusketara joango dira, eta 12an Galdamesera, Loizaga Torreko Rolls-Royce Museora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!