Green Week: klimearen eta ingurumenaren aldeko aste berdea

Bizkaie! 2022-06-01 12:55   Kulturea

Bagilaren 3tik 9ra.

UPV/EHUk atonduta, Green Week Euskal Herrian ingurumenari eta ozeanoei buruz lortutako aurrerapen zientifikoak herritarrei hurreratzeko astea da, bagilaren 5a, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna eta bagilaren 8a, Ozeanoen Nazionarteko Eguna, ospatuz.

Ingurumenaren dibulgazinorako eta kontzientziazinorako astea izango da, eguneroko ohituretan eragiteko asmoari eutsiz, ingurumena eta ozeanoak itaunarazo eta hobetzeko erantzukizunari buruz hausnarketea sustatuz.

Ekitaldia G-9ko unibersidadeek urtero egiten daben ikertzaileen Europako Gauaren aurretik egingo da, izan be, ekitaldi nagusia izango danaren aurrerapena izango da, Ikertzaileen Europako Gaua, aurten irailaren 30ean Europa osoan egingo dana.

Jarduerak hiru lekutan egingo dira:

Leioa-Erandio:

Bagilaren 3an:

10:00etatik 10:15era Ondoetorria, manifestuaren irakurketea eta erretratu ofiziala ikertzaile eta ikasleakaz.

Parte-hartzaileak: Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako errektoreordea; Inmaculada Arostegui, Ikerketako errektoreordea; eta Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

10:15ean Hilotesis lehiaketearen barruko faseko irabazleari saria emotea eta Zientzia kalean/La Ciencia en la calle erakusketearen inaugurazinoa

10:15etik 11:15era Hamaiketako zientifikoa eta erakusketea bisitetea, infografiei eduki zientifikoa emon deutsen ikertzaileetako batzuen laguntzinoagaz.

11:30etik 13:30era La contaminación invisible eta Scape-room: gakoa mikroplastikoetan dago, egunean zehar lagunduko deuskuen DBHko 2. mailako 35
ikasleentzat.

San Frantzisko Auzoa, Bilbo

Bagilaren 3an:

Zientzia Blai ekitaldia, Logos alkarteagaz lankidetzan.

18:00etatik 20:00etara Berbaldiak: zientzia eta Gizartea, sartzea doban. Hika Ateneon (Eskola Zumarkalea, 1).

Parte-hartzaileak: Elisa Sainz de Muruaga: Klima-aldaketaren eraginak eta erantzuna; Jorge Hernández, UPV/EHU: Oinak lurrean dituala. Gertuago gaude jateko ez izatetik Marten bizitzetik baino; Nerea Zuluaga: Krisi ekologikoa eta proba handiaren mendea. Gai izango al gara gizarte gisa zibilizazio-aldaketara
egokitzeko?; eta Goiuri Alberdi, UPV/EHU: Eta zuk, zer jaten duzu krisi ekologiko eta sozial garai honetan?

Bagilaren 4an:

12:00etatik 14:00etara Urteera geologikoa: urteerea Mariaren Bihotza plazatik. Aditu geologo talde bategaz paseauko dogu San Frantzisko inguruan eta Bilbo Zaharrean, Bilboko itsasadarraren eta eremu historikoaren testuinguru geologikoa eta industria eta meatzaritzearen eragina ezagutzeko. Jarduerea doban da baina 30 lagunentzako lekua egongo da. Plazea aldez aurretik erreserbetako: logoselkartea@gmail.com.

18:00etatik 20:00etara Aztarna ekologikoaren tailerra: Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1) egingo dan tailerra. Aditu batek gure eguneroko jarduerek ingurumenean daben eragina azalduko dau eta ha zelan kuantifikau eta gure karbono-aztarnea zelan arindu erakutsiko dau. Sartzea doban da eta 20 lagunentzako
lekua egongo da.

Itsasmuseum

Bagilaren 5ean:

Erretratu-erakusketea. Erakusketa gune bat inaugurauko da jarduera honegaz: Océanos, una diversidad amenazada. Aire zabaleko erretratu-erakusketa honek ingurumenari buruzko kultura arduratsura daroasku, espezie asko arriskuan dagozan ozeanoen bitartez.

Bagilak 8 eta 9: Planetearen mugei buruzko berbaldiak.

Bagilaren 8a:

9:00etatik 13:00etara: 1. saioa: Klima-aldaketea. Biosferearen osotasuna. Ozeanoak azidotzea'.

Parte-hartzaileak: Asier Hilario, Geoparkea; Ibone Ametzaga, UPV/EHU Unesco Katedrea; Ángel Borja, Azti; Manu Soto, PIE-UPV/EHU; etaGuillem Chust, Azti.

15:00etatik 20:00etara: 2. saioa: Ur gezaren erabilerea. Aldaketak lurzoruaren erabileran. Fluxu biogeokimikoak.

Parte-hartzaileak: Victor Peñas, URA; Ana Alzola, Ihobe; Carlos Garbisu, Neiker; Amaia Salaverria, Salaberria Injinerutzea; Xabier Lejarzegi, Ekolurra; eta Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta, UPV/EHU,

Bagilaren 9an:

9:00etatik 13:00era: 3. saioa: Ozono estratosferikoa murriztea. Aerosolak kargatzea. Erakunde berriak sartzea. Iraunkortasunerako gizarte-ekintza.

Parte-hartzaileak: Jon Sáenz, PIE-UPV/EHU; Izaskun Suberbiola, MATER; Idoia Muñoz, Gaia; Belen González, PIE-UPV/EHU; Jon Hidalgo, Lurgaia; María Ballesteros, Surfrider.

Bagilaren 8an, the planet aplikazinoaren emoitzak aurkezteko eta aldaketa klimatikoaren inguruko informazino eta eztabaidarako aukerea eskaintzeko webminar bat atonduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu