‘Hizkuntzaren Ekonomia Barriko Transizino Digital Eleaniztuna’
2022-05-31 13:51 KultureaDonostiako Miramar Jauregian da hitzordua.
Bagilaren 1ean, goizeko 09:00etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian, Hizkuntzearen Ekonomia Barriko Transizino Digital Eleaniztuna Jardunaldia egingo da. Jarduerea SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesetako Espainiako Alkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta UPV/EHUko HiTZ zentroaren laguntzeagaz atondu dau. Ekitaldiak USCko CiTIUSen, CENIDen, Jaengo Unibersidadeko CEATICen eta BSCren laguntzea be izan dau. Jardunaldia presentziala izango da eta zuzenean transmitiduko da streaming bidez (#jornadaTL22).
Edegiera ekitaldian parte hartuko dabe: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea; Alfonso Ureña, SEPLN alkarteko presidentea; eta Eneko Agirre, HiTZ zentroaren zuzendaria.
Ekitaldiaren atontzaileek jakinarazo dabenez: Hizkuntzeak giza adimena bultzatzen dau. Hizkuntza informazinoa transmitiduteko eta eskuratzeko modurik ohikoena eta moldakorrena da. Hizkuntzea erabilten dogu, gure komunikazino-ingurune naturala, informazinoa kodetzeko, biltegiratzeko, transmitiduteko eta konpartiduteko, izan be, eskuragarri dagoan informazio digital gehiena ez dago egituratuta hainbat hizkuntzatan eta hori erronka handia da informazino hori prozesau nahi dauen edozein erakunderentzat. Beraz, hizkuntzea da eta egon behar dau gure ahaleginen erdigunean Adimen Artifiziala jorratzeko eta alderantziz. Gaur egun, Hizkuntzearen Teknologia da Adimen Artifizialaren alorrik barritzaileena, hazkunde azkarreko inpaktu ekonomikoa dauena. Zoritxarrez, European Language Equality proiektuaren emoitzek erakusten dabenez, aurrerapen teknologiko nabarmen hori ez da bardin lantzen hizkuntza guztietan. Euren artean distantzia handia dago. Testuinguru horretan, jardunaldi honen helburua honako erronka honeei erantzutea da: Zelan eragin egin arrakastaz transizino digital eleaniztuna; zelanla bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala, zelan bihurtu maila sozioekonomikoan errentagarri eleaniztasuna: barrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio-eredu barriak.
Horretarako, herri-administrazinoko, industria eta enpresa-arloko arduradun nabarmenak gonbidatu ditue, baita esparru zientifikoko eta akademikoko adituak be.
Aurkezpenaren ondoren, 9:30ean, jardunaldiaren lehen saioa egingo da. Bertan, Hizkuntzearen Teknologiari buruz martxan dagozan ekimen publikoak aurkeztuko dira eta Eneko Agirre UPV/EHUko HiTZ zentroko zuzendariak gidatuko dau. Cristina Gallach Hizkuntzearen Ekonomia Barriaren aldeko Aliantzarako ordezkari bereziak, Xabier Arrieta Eusko Jaurlaritzako Informazino eta Komunikazino Teknologien zuzendariak, David Ferrer Kataluniako Generalitateko Politika Digitalen idazkariak, Valentín García Galiziako Juntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiak eta Ana Berenguer Valentziako Generalitateko Analisi eta Politika Publikoen zuzendari nagusiak parte hartuko dabe.
Kafearen ondoren, bigarren saioa Hizkuntzearen Industrian oinarrituko da eta Senén Barro CiTIUSeko (USC) zuzendariak gidatuko dau. Bertan parte hartuko dabe industriako ordezkariek: Diego Vázquez (imaxin | software), Celia Sánchez (1MillionBot), Eudald Camprubí (Nuclia) eta Lohitzune Txarola (Langune).
Hirugarren saioa Alfonso Ureña SEPLNko presidente eta CEATICeko (Jaengo Unibersidadea) zuzendariak gidatuko dau eta Hizkuntzearen Teknologiaren Ikerketa izango dau ardatz. Hizkuntzearen Teknologiako ikerketa-zentroetako ordezkariek parte hartuko dabe: Rodrigo Agerri (HiTZ), Marta Villegas (BSC), Marcos García (CiTIUS) eta Rafael Muñoz (CENID). Azken saioa Hizkuntzearen Teknologiaren inguruko prestakuntzan oinarrituko da eta Manuel Palomar CENIDeko zuzendariak gidatuko dau. Maite Oronozek (HiTZ) eta Maite Martinek (CEATIC) be parte hartuko dabe.
SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Alkartea
SEPLN irabazi-asmorik bako alkarte bat da, bazkide numerarioz eta erakundez osotua. 1983an sortu zan, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren esparruan, bai nazino mailan, bai nazinoarte mailan be, irakaskuntzeari, ikerketeari eta garapenari buruzko era guztietako jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko. SEPLNren helburuak honako honeek dira: informazinoa eta ekarpen zientifikoak trukatzeko bideak ezartzea, mintegiak, jardunaldiak, sinposioak eta berbaldiak atontzea eta erakundeakaz lankidetzan behar egitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!