Badator Eztena

Bizkaie! 2022-05-31 12:12   Kulturea

Bagilaren 5etik 12ra, Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenterian.

Zizt! Kultur alkarteak, Mikelazulo kultur alkarteak eta Errenteriako Udalak atonduta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzinoagaz atondu dabe Eztena.

Eztena jaialdia orain 14 urte sortu eben edukietan, formetan zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituenei plaza bat eskaintzeko helburuari eusteko.

Aurten askotariko 8 ikuskizun egongo dira hainbat eszenatokitan: Lekuona Fabrikea, Mikelazulo kultur alkartea eta Niessen auditorioa. Gonbidapenak eztena.eus webgunean dagoz eskuragai.

Jaialdiari hasierea emoteko, bagilaren 5ean, Metrokoadroka taldeak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan Antzerki-performancea eskainiko dau Lekuona Fabrikan, 19:00retan.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu