Gure Zirkua Txorrierrin izango da lehenengo aldiz

Bizkaie! 2022-05-30 12:32   Kulturea

9 ikuskizun eskainiko ditu bagilaren 17an hasita.

Maiatzean Durangon eskainitako saioek publikoaren erantzun bikaina ikusita, Bizkaira bueltetea erabagi dau euskal zirku ibiltariak. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Durangon ekin eutson Gure Zirkuak bere 5. bireari maiatzean eta harrerea oso ona izan zan: 14 saioetako bakotxean goraino bete ziran karpapeko harmailak eta giro bikainak hauspotuta heldu zan taldea Amurriora. Lehenengo aldiz heldu zan Gure Zirkua Aiaraldera. Maiatzaren 27, 28 eta 29ko erantzun handiko saioen ondoren, Amurrion izango da Gure Zirkua bagilaren 3tik 5era:



Era berean,  uskal Herriko gero eta eskualde gehiagotara heltzeko helburuari etsiz, lehenenegoz helduko da euskal zirku ibiltaria datorren bagilean Txorrierrira, Lezamara, hain zuzen be.

Txorierriko Mankomunidadeagaz alkarlanean, Gure Zirkuak ilusino bereziz iragarri nahi dau Lezaman, herriko frontoiaren atzealdean eskainiko dituala honako 9 ikuskizunak:

- Bagilaren 17an, barikuan, 19:30ean.

- Bagilaren 18an, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.

- Ekainaren 19an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Bagilaren 25ean, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.

- Bagilaren 26an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu