Hezkuntza Sailak eskaintza zabala dakar Udako Ikastaroetara

Bizkaie! 2022-05-27 13:35   Kulturea

Irakasteko ikasten zikloak, esaterako, 18 ikastaro ditu.

Donostian egin dabe aurkezpena (argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak EHUren Uda Ikastaroen 41. edizinoan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen dauen programea aurkeztu dabe, Donostiako Miramar Jauregian. Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak eta Irizarreko ordezkari Roberto Íñiguez de Onsoñok be hartu dabe parte agerraldian.

Udako Ikastaroen edizino honetara Hezkuntza Sailak dakarzan proposamenen barruan, danetariko gaiak landuko dira, irakasleak eta hareen prestakuntzea oinarri dala beti, hezkuntzeak gaur egun dituan erronkak gogoan.

Irakasteko ikasten izeneko zikloa aitatu dau Bildarratzek, 18 ikastaro dituan ziklo zabala. Irakasleei euren ezagutzak hobetzen eta eguneratzen laguntzea dau helburu atal horrek. Irakasleak, baina batez be ikasleak izan daitezan irabazle, sailburuaren esanetan. Irakasleentzat beren-beregi atondutako ikastaroak diran arren, herritar guztiei edegita dagozala gogorarazo dau, ganera.

Eskoletako profesionalentzat jakingarriak diran gai ugari jorratuko ditue. Bildarratzek nabarmendu ditu batzuk: etorkizuneko ikasgelak, curriculumaren garrantzia, umeen pedagogiak, gaitasun handiak eta ikasteko zailtasunak, eta eskola publikoaren ahalduntzea.

Hik Hasi aldizkariagaz alkarlanean, hiru eguneko ikastaroa be egingo dau Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Euskadiko ikastetxe bateko ordezkariek hartuko dabe parte. Lehen Hezkuntzako jardunbide egokien inguruko hausnarketea bultzatzea izango da ikastaro horren helburua.

Amaitzeko, Bildarratzek ikastaroen balio nagusia azpimarratu dau: bertaratzen diran personak ikastera hurreratzen dira, ezagutzearen plazer hutsagaitik.

Hezkuntza Sailak sustatzen dituan uda ikastaroen eskaintzea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu