Nekane Balluerkak irabazi dau 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria

Bizkaie! 2022-05-27 08:10   Kulturea

Irakaslea Zientzien eta Portaerearen Metodologia arloko katedraduna da UPV/EHUn.

Hezkuntza Sailak urtero deitzen dau Euskadi Ikerkuntza Saria. Urte bakoitietan –hau da 2021eko deialdiaren kasua- Gizarte Zientzien eta Humanidadeen arloko profesionalen lana autortzen dau sariak; urte bikoitietan, barriz, Zientzia eta Teknologia modalitatean egiten da deialdia. Euskadi Ikerkuntza Sariak jarduera zientifikoa sustatzea dau helburu nagusia, bai eta honako beste hau be: Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituen ahaleginak sustatzea eta bultzatzea, betibe horrren lanak oso eragin positiboa badau Euskadin.

Nekane Balluerka Lasa

Nekane Balluerka Lasa irakasleak (Ordizia, 1966) ekarpen nabarmenak egin ditu Diseinuen eta Datuen Analisiaren arloan, Gizarte eta Osasun Zientzietan ikerketak jorratzeko, bai eta neurketa-tresnak (testak, galdesortak eta eskalak) kultura artean egokitzeko metodologiaren arloan be.

Nekane Balluerka Psikologian lizentziatua da (1989) eta Psikologian doktorea UPV/EHUn (1993). Ikertzaile bisitari lez egonaldiak egin ditu Arizona State University-n (1995), University of California-n (2005) eta Manchestergo Unibersidadeko Cathie Marsh Centre for Census and Survey Research zentroan (2010). Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna da EHUn 2009tik.

Honako arlo honeek dira haren lanaren ardatz: ebaluazino psikologikorako tresnak lantzeko metodologiak lantzea, kulturen arteko egokitzapenerako; maila askot analisi-ereduak apliketea fenomeno psikosozialen azterketatan; eta esku-hartze programak diseinau, ezarri eta ebaluetea psikologiaren hainbat arlotan. Gainera, azterlan horreetatik eratorritako aplikazinoek Euskal Autonomia Erkidegoko ume eta nerabeen ebaluazino ekitatiboa eta alborapenik bakoa ahalbidetu dabe. Balluerka doktoreak beragaz lanean dabizen –edo beren ikerketa-taldeak gidatzen dabizen- ikertzaile-eskola bat sortu dau, euskal gizartearentzat ezagutza sortzen eta transferiduten dagozank.

Nekane Balluerkaren jardunean, gainera, konpromiso instituzionala be nabarmentzekoa da, izan be, kudeaketa-karguak bete ditu Psikologia Fakultadeko dekanorde lez eta EHUko errektoreorde lanetan irakaskuntzearen eta kalidadearen barrikuntzearen arloan. Goi-mailako Hezkuntzearen Europako Esparruagaz bat egiteko oinarrizkoak izan diran proiektuen buru izan da eta, ondoren, graduondoko ikasketen eta nazinoarteko hartu-emonen arloan. Euskal Herriko Unibersidadeko errektore izan zan 2017an.

Balluerka Lasa irakaslearen lan zientifiko bikainaz gan, honako honeek azpimarratu ditu epaimahaiak: haren ikerketa-karrera nabarmena; lidergo zientifikorako dauen gaitasun bikaina, gorabidean dan ezagutza-eskola baten bultzadeagaz; eta jokabide-zientzien metodologiari buruzko bere ikerketak Euskadin izan dauen eragin handia. Balluerka doktoreak ekarpen sendoa egin deutso bere ezagutza-eremuan alkarteak sortzeari be, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Espainian eta Europan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu