MU-k eta Bilboko Udalak Jose Maria Arizmendiarrietaren eskulturea inaugurau dabe
2022-05-26 13:41 KultureaUnibersidadearen 25. urteurrenaren harian dator.
Mondragon Unibersidadeak eta Bilboko Udalak Mondragonen kooperatiba-mobimentuaren sortzaile dan Jose Maria Arizmendiarrietaren eskultura bat inaugurau dabe; eskultura Zorrotzaurren jarri da, Erribera kalean, hain zuzen be, Bilbao AS Fabrik campusaren sarreran. Campus horretan, Mondragon Unibersidadeak gradu-titulazinoak eta unibersidade-masterrak eskaintzen ditu 2021eko urtarriletik, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak orain zenbait urte hasitako lankidetzeari esker.
Jose Mari Aburto Bilboko alkateak eta Mikel Álvarez Mondragon Unibersidadeko buruak inaugurau dabe eskulturea. Eurekaz batera, honako honeek be izan dira inaugurazinoan: Mondragon Unibersidadeko errektore Vicente Atxa, unibersidadeko idazkari nagusi Idoia Peñacoba, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Carlos García, Enpresagintza Fakultadeko dekano Lander Beloki, Mondragon Korporazinoko buru Iñigo Ucin eta Arizmendiarrietaren hainbat senide. Era berean, Bilboko Udaleko gobernu-taldeko zenbait kidek be parte hartu dabe.
Estudios Dureroren Arte Laborategiak diseinau dau eskulturea. Komunikazino grafikoan eta artean espezializautako industria sortzailea da Estudios Durero eta Alfa Artegaz lankidetzan jardun dau eskultura egiteko prozesuan. Eskultureak Jose Maria Arizmendiarrietaren irudi oso bereizgarri bat erakusten deusku, bizikletan, izan be, bizikletaz ibilten zan Arrasaten, langileak bezela.
Piezea 1,5 metro zabal, 3 metro altu eta 1,40 metro sakon da. Neurri horreei esker, itxura bikaina eta ikusgarritasun handia ditu obreak. Ez ugertzeko tratamendua dauen burdinaz egiteko diseinau da, tonu ez-uniformea dau eskulturak eta patina bat baino gehiago dituala emoten dau. HUgerrak jandako burdinaren tonu-aniztasun horrek definizino eta sakontasun berezia emoten deutso obrari. Piezea diseinaukeran, lerro sinpleak eta garbiak izatea zan helburua, tolestaketek hiru helburu honeek betetako: eskulturea egonkorra izatea, itxura bikaina izatea eta omendutakoa nabarmentzea, ahalik eta protagonismorik handiena izan deian. Burdinazko plakeak 20 mm-koak dira eta hustuketa- eta soldadura-teknikak erabili dira hareetan.
Bilbao AS Fabrik
Bilbao AS Fabrik 2021eko urtarrilean jarri eben martxan, Bilboko Udalagaz eta beste eragile batzuekaz lankidetzan eta hor unibersidadeko hainbat fakultadetako tituluak emoten dira. Ekintzailetza eta barrikuntza-ekosistema bat da, izan be, unibersidade- prestakuntza eta enpresa-ekimen barritzaileen eragileen komunidadea buztartzen ditu. Prestakuntza akademikoaz gan, honako honeek be barrubatzen ditu: zerbitzu aurreratuen arloko startup-en inkubazinoa eta azelerazinoa; ekipamendu teknologikoz hornidutako laborategiak, prototipoakaz esperimentetako eta enpresa barritzaileak.
Gaur egun, zazpi unibertsitate-titulu emoten dira campusean.
Mondragon Unibersidadea
Ikasturte honetan, Mondragon Unibersidadeak 18 gradu eta 19 unibersidade-master eskaini ditu, danetara, bere zortzi ezagutza-alorretan.
Unibersidadeak lau fakultade eta eskola ditu (Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza Fakultadea, Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea eta Gastronomia Zientzien Fakultadea) Euskadiko hainbat herritako (Aretxabaleta, Arrasate, Bilbo, Eskoriatza, Hernani, Irun, Oñati, Ordizia eta Donostia) hamar campusetan. Aurten, 6.022 ikasle baino gehiago ditu ikasketa ofizialetan matrikulauta. Horreetatik, 5.255 gradukoak dira, joan dan ikasturtean baino % 4,4 gehiago. 6.022 ikasleetatik, 643 Gradu edo Master ikasketak egiten dagoz Bilbon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!