'Hammamturgia', antzerkiaz gogoetea egiteko saioa Azkuna Zentroan
2022-05-26 10:03 KultureaGaur, hilak 26, ikusi ahal izango da Societat Doctor Alonsoren proposamena.
Nazinoarteko koprodukzino bat dakar Bilboko Azkuna Zentroak gaur, maiatzak 28, Societat Doctor Alonso konpainia eszenikoaren Hammamturgia. Antzerkia, jantzea eta pinturea buztartzeagaitik da ezaguna talde kataluniar hori. Tomas Aragay antzerkigilea eta Sofia Asencio jantzari eta koreografoak zuzentzen dabe. Oraingo honetan, dramaturgiaren eta antzerkigintzearen inguruko gogoetea egingo dabe.
Espazio fisiko baten (hammam) eta pentsamendu-espazio baten (dramaturgia) arteko nahastea da Hammamturgia. Formatu eszenikoan egindako ikerketearen emoitzea da, espazioaren eraldaketea da aztergaia, hau da, gorputz diferenteak aldi berean leku batean dagozanean sortzen dana. Igaz, ikerketearen emoitzearen zati bat ikusi ahal izan zan Azkuna Zentroan bertan, eta gaur osorik aurkeztuko dabe.
Praktikearen bidez, modu kontzeptualean mugatzen diran barruko jarraibide edo arauakaz lan egiten dogu, eta garapenean mugako espaziotzat hartzen da publikoa: harrera edegia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurbakotasunez egongo da tarte batez, kode horrek gordeten dauelako obrearen ulermena, azaldu dabe Societat Doctor Alonsokoek.
Prozesu horren bidez, kode barria eratzen da saioan, hammamturgia dalakoaren ingurukoa. Emoitza espazioko gorputzen eta gauzen jario amaibakoa atzemoten dauen ikuskizuna da, ezer kontetan ez dauen segidea, eraldaketak aktibetan dituana. Espazioaren eta denporearen lan koreografikoa, azken batean.
Genevan estreinau da oraintsu Hammamturgia, eta gaur Bilbora dator Azkuna Zentroa koproduktoreetako bat dalako. 19:00retan hasiko da saioa eta sarrerak AZ Info txarteldegian baino ez ditue salduko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!