Arte Eder Museoaren IX. Beka Deialdia zabalik

Bizkaie! 2022-05-25 12:24   Kulturea

Bagilaren 10era arte egin leiteke eskabidea.

Bilboko Arte Eder Museoak eta Iberdrolak IX. Beka Deialdia edegi dabe, Konserbazino eta Zaharbarritze Sailean hamar hilez behar egiteko. Plaza bi dagoz, eta onuradunek bertatik bertara ezagutu ahal izango ditue museoaren barruko funtzionamendua eta artelanen konserbazinorako prozesuak, bertako profesionalen laguntzinoagaz.

Hainbat helburu ditu deialdiak. Lehenik eta behin, artearen inguruko ikasketak egin dituenei laneratzeko aukerak eta esperientzia emotea. Ganera, museoen jardunaren inguruko ezagutzak zabaltzeko bidea dira era horretako bekak, kasu honetan, zaharbarritzean zentrauta. Azkenik, ikerkuntzea bultzatzea be bada asmoa.

Bekea eskuratzen daben persona biek izango dituen zereginen artean, museoaren bildumako obren konserbazinorako eta zaharbarritzerako tratamenduak egitea egongo da, baita lan hori dokumentetea be. Aldi baterako erakusketetan, maileguetan eta ikerlanetan be parte hartuko dabe.

Interesa dabenek bagilaren 10era arteko epea dabe eskabidea egiteko. Aukeratutako biak irailean hasiko dira beharrean eta hamar hile egingo ditue Arte Eder Museoan. Bekea beste hamar hilez luzatu leiteke, alde biek onartu ezkero.

Bekea eskatzeko bete beharreko baldintzak eta oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu