Puppy txakurrak 25. urteurreneko lore-aldaketa berezia dakar
2022-05-25 09:25 KultureaEskultureak diseinu hau hartzen dauen lehenengo aldia da.
Guggenheim Bilbao Museoak jantzi berezia jarri deutso Puppy-ri, udabarri honetan egin jakon lore-aldaketea, hain zuzen be. Seguros Bilbaok, Grupo Catalana Occidenteren konpainiak, babestu dau lana. Lorezko eskulturea estaltzen daben 38.000 landareak ordezkatzeko prozesu horrek, urtean bitan egiten danak, bestelako emoitza bat dau oraingoan bere 25. Urteurrena ospatzeko, Jeff Koons artisteak Museoko curatorrakaz lankidetzan egindako diseinu barriari esker.
Eskultureak diseinu hau hartzen dauen lehenengo aldia da eta, esangura horretan, kolore-orbanak eratuz egiten jakon ohiko lore-banaketearen ordez, denporaldi honetan, West Highland White Terrier txakurkume erraldoiaren kolore nagusia zuria da eta koloretako lore batzuek nabarmenduko ditue txakurraren silueta edo irudia eta erliebeak. Landareek aste batzuk behar dituenez loratzeko, Puppyri aurrerago igarriko jako ondoen bere itxura ikusgarria. Orduantxe eta diseinu monokromatiko barriari esker, instalazino adierazgarri honen hasierako kontzeptua jorratzeko inspirazino-iturri izan zan bere arrazearen inoiz baino antz handiagoa izango dau Puppyk.
Jeff Koonsen eretxiz, Guggenheim Bilbaoren 25. Urteurrena dala eta, momentu gogoangarri hau ospatzeko asmoz, hurretik ibili naz beharrean Museoko talde zoragarriagaz Puppyrentzako lore-landaketa barri baten estreinaldian. Puppy-ren hasierako ideari jarraitu deutsat, terrier zuri bat oinarri hartuta. Holan, udabarriko gure landaketa lore-konfigurazino harmoniatsu bat da, batez be, lore zuriena eta errespetau egiten dau jatorriko espiritua. Puppyk baditu lore horiak, laranjak, gorriak eta urdinak be, haren siluetea eta ulea itxuratzen daben espiralak edo kurbak zehazten laguntzeko, baina nagusitzen diran loreak zuriak dira. Konposizino kromatiko horrek bakea, barrikuntzea eta maitasuna transmitiduten ditu. Onarpena proiektetan jarraitzen dau, loraldi bete-betean dagozan landareek bizitzearen energia sinbolizetan daben bitartean. Beti nahi izan dot obra honek leku bat izatea, komunidadea bertan alkartu eta transzendentzia esperimentau ahal izateko. Instalau zanetik, Puppyk miloeka bisitari hartu ditu Guggenheim Bilbao ikonikoaren sarbidean. Beraz, ohore handia da orain Puppy urteurrenaren ospakizunean parte izatea eta publikoari modu barritu batean harrerea egitea.
Loreen espezieei jagokenez, oraingoan honeek dira nagusi: petuniak, begoniak, dimorphotecak, allissumak eta sesamo zuriak.
Puppyren lore-aldaketa prozesua konplexua da, aldez aurretik milaka lore espezifiko landatu behar jakozalako obreari eta lorezaintzako hogei espezialistaren talde bat behar izaten da, Museoko Konserbazio Saileko adituen ikuskaritzapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!