'Hacia la ley trans: yo sé quién soy'
2022-05-24 10:55 KultureaBidebarrieta Kulturgunean, maiatzaren 25ean.
Topaketa honetan, Dani Álvarez eta Mikel Reparazegaz batera, Bea Sever sexologian aditu eta Naizen alkarteko bozeroaileak parte hartuko dau. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
Gaurkotasunagazko Topaketak dibulgazino-zikloan, gai bakotxeko adituak egongo dira, gai horreei buruz ahalik eta modu didaktikoenean eztabaidatzeko.
Eguazteneko topaketeak Hacia la ley trans: yo sé quién soy izenburua dau eta Bea Sever sexologian adituak eta Naizen alkarteko bozeroaileak egingo dau berba. Naizen Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako edade txikiko transexualen familiak batzen dituan elkartea da eta bere helburu nagusien artean honako honeek ditu: familien arteko laguntza-sare bat osotzea; informazinoa, aholkularitzea eta prestakuntzea emotea transexualidade-egoeran dagozan edade txikikoakaz hartu-emonak dituen edozein arlotako profesionalei (osasuna, hezkuntzea, gizartea, justizia, kirola, kulturea); eta berbaldi edegiak atontzea, familientzako eta edade txikiko horreekaz hartu-emonetan dagozan profesionalentzako prestakuntza espezifiko lez.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da eta helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia jorratu eta sustatzea dago.
Hitzordua doban eta librea izango da lekuak bete arte eta bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!