Miguel Hernandez poeteari omenaldia egingo deutse Bilbon
2022-05-23 11:13 KultureaPoetearen heriotzearen 80. urteurrenean.
Dobako errezitaldia Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da eta Ramón Bareak (ahotsa), Ainhoa Rinconek (biolina), Pedro Martinezek (txeloa) eta Maite Olmosek (pianoa) parte hartuko dabe.
Con tres heridas yo: la de la vida, la de la muerte, la del amor errezitaldia arratsaldeko 19:00retan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Miguel Hernández (Orihuela, 1910eko urriaren 30a - Alacant, 1942ko martiaren 28a) omentzeko ekitaldia haren ibilbide poetiko labur baina distiratsuan zehar egingo da, haren karta batzuekaz, beste poeta batzuei, bere emazteari edo semeari bialdutakoakaz.
Gerra Zibileko altxamenduaren ondorioz, Miguel Hernández-ek jarrera aktiboa hartu eban bere bizitzeagaz eta burrukarako tresna bihurtu eban poesia. Sasoi gogorrak izan ziran Miguel Hernándezentzat eta haren belaunaldiarentzat. Askatasunaren alde sutsu ebilen eta 18 kartzelatan egin zituan egonaldiak eta Gerra Kontseilua be egin eutsen gerra fratrizida batean parte hartzeagaitik, gaztaroan heriotza-zigorra ezarri eutsona.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegian kultureari eskainitako gunea da eta helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia jorratzea eta sustatzea dira nagusi. Hitzordu honetan sartzea doban eta librea da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!