'Zirkuko Horizonteak' proiektua Bilbon
2022-05-20 09:38 KultureaZirkuko arteen profesionalak batzea da asmoa.
Jardunaldi profesional horreen erdigunean talde eragileak bultzatutako azterlana dago. Talde horretan zirkuari lotutako personak dagoz, artistak, programatzaileek eta kudeatzaileak eta sektorearen erronkak aztertzea da asmoa.
Aitatu proiektua Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan kokatzen da eta helburua da zirkuko artisten enplegua sustatzea, laguntza-metodoak eraldatuz eta mugaz gaindiko lankidetza-sareak ezarriz. Bilboko Udala bazkideetako bat da, mintegian hartu dau parte Bidebarrietako Liburutegian eta La Bolsa eta San Frantziskoko Udaltegian; ekimen honen esparruan programautako berbaldi eta tailerren egoitzetan.
Jardunaldi profesional horreetan mugaz gaindiko lurralde osoko sektoreko 100 profesional inguruk parte hartu dabe eta erdigunean azterketa bat dago, zirkuari lotutako personek (artistak, programazinoko, kultura-kudeaketako edo banaketako profesionalak) osotutako talde eragileak bultzatua, izan be, talde horrek zirkuko arteen sektorearen erronkak aztertu ditu. Guztiak egon dira egunotan urian lanean.
Etorkizuneko erronkei begiratzeaz gan, azterketa horrek 14 urtetan zirkuaren arloko mugaz gaindiko lankidetzea erakusten dau eta mugaz gaindiko zirkuaren etorkizuna eregiteko oinarria izatea dau helburu. Bilboko mintegi honek Bartzelonan laborategi bategaz hasitako eta Frantziako Tolosan eta Ax Les Thermesen (Okzitania) jarraitutako lanaren amaierea ekarri dau.
Zirkuko Horizonteak
Proiektua Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan dago. Europar Batasunak (% 65) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) batera finantziautako lankidetza-proiektua da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programearen bidez. Ekimena zirkuaren arteko mugaz gaindiko lankidetzearen barruan kokatzen da eta Pirinioetako alde bietako erakunde publiko eta pribatuak diran zortzi bazkidek osotzen dabe.
Bazkideen artean dagoz unibersidadeak (Tolosako Jean Jaurés), ensaioetarako eta sortzeko lekuak eta fabrikak (La Grainerie, Central del Circ), zabalkunderako espazioak eta alor publikoko erakundeak, besteak beste, Bilboko Udala, urtero Bilboko Kalealdia kaleko arteen nazinoarteko jaialdia eta Zirkualde zirku-jaialdia atontzen dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!