Luis Paret (1746-1799), Bizkaitik Madrilera

Bizkaie! 2022-05-19 10:43   Kulturea

Bizkaiko Eleiz Museotik Madrileko Prado Museora

Prado Museoak erakusketa monografiko bat eskainiko deutso lehen aldiz Luis Paret (1746-1799), sasoiko arte espainiarrean artista parebakoa, haren estilo preziatuagaitik ezaguna eta Frantziako Rococotik eratorria. Goyaren figurea, artistearen garaikidea. Erakusketa honek produkzino piktorikoaren zatirik handiena batuko dau.

Eta erakusketa honetan leku esanguratsua izango dau Larrabetzuko Andra Mari eleizatik datorren Santa Luziako Martirioa margolanak. Bai orain arte Bilboko Eleiz Museoan jarritako lanaren kalidadeagaitik, bai bere neurriakaitik: 3 x 2 metro.

2022ko maiatzaren 24tik 2022ko abuztuaren 21era, Prado Museora hurreratzen diran bisitari eta turista guztiek bizkaitar irudikapena topauko dabe Enkarnazinoko Bilboko Komentuan egoten dan koadro bikain honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu