Bilboko Udal Txistulari Bandeak Bilboko auzoetara eroango dau musikea

Bizkaie! 2022-05-19 10:15   Musikea

Txistu Bandea Auzoetan programeari esker.

Taldeak udabarriko denporaldia estreinau barri dau eta domeka honetan abiarazoko dau programea, Gorka Zabaleta zuzendari barriagaz. Musikari azkoitiarrak 2004tik 2022ra taldea zuzentzeko ardurea izan dauen Garikoitz Mendizabalen lekukoa hartu dau.

Euskalduna Jauregiko kontzertu-denporaldia amaitu ondoren, Bilboko Udal Txistulari Bandeak kalera salto egingo dau udabarriko kontzertu-denporaldiari ekinez.

Maiatzean eta bagilean Bilboko hainbat auzo bisitau eta girotuz Bilboko herritarrakana hurreratzea da helburua da.

Horretarako, txistulari laukoteak musika-hitzorduez betetako egutegia dakar: Egitarauari maiatzaren 22an emongo deutse hasierea Betolazan, kalejirea, hain zuzen be eta bagilaren 11n amaituko da beste kalejira bategaz Irala auzoan. Euskal erritmoak eta doinu tradizionalak oinarri hartuta, dozena bat kontzertu baino gehiago izango dira, espazio zarratuetako kontzertu tradizionalak eta auzoetako kalejirea buztartuz. Programazinoa honako hau izango da:

• Maiatzaren 22an, domekan, Betolazan, 12:00etan. Kalejirea.

• Maiatzaren 24an, martitzenean,: Santutxuko Udaltegian, 18:00etan. Kontzertu tradizionala.

• Maiatzaren 26an, eguenean, Deustuko Udaltegian, 18:00etan. Kontzertu tradizionala.

• Bagilaren 4an, zapatuan, Basurtun (Sabino Arana), 12:00etan. Kalejirea.

• Bagilaren 4an, zapatuan, Altamiran, 19:00retan. Kalajirea.

• Bagilaren 10ean, barikuan: Atxurin (Bilbo Zaharra Plazan), 20:00etan. Jantzarako Musikea Aitor Furundarena eta Oinkari Dantza taldeagaz. Musikauzoa 2022.

• Bagilaren 11n, zapatuan: Iralan, 19:00retan. Kalejirea.

Programa honez gan, txistulariak Alde Zaharrean be ibiliko dira kalejiran, maiatzaren 27an eta bagilaren 3, 11 eta 24an, hain zuzen be.

Era berean, nabarmentzekoa da Txistularien taldeak estreinau barri dauen udabarriko denporaldia eta domeka honetan martxan jarriko dauen Txistu Bandea Auzoetan programea, zuzendari barriagaz egingo dauela, Gorka Zabaletagaz, hain zuzen be. Musikari azkoitiarrak 2004tik 2022ra taldea zuzentzeko ardurea izan dauen Garikoitz Mendizabalen lekukoa hartu dau.

Gorka Zabaleta

Zabaletak Donostiako Musika Konserbatorioan egin zituan goi mailako musika ikasketak. Zenbait lehiaketatan sariak irabazi ostean, 2003an postua lortu eban Errenteriako Udal Txistu Bandan, ondoren 2004an, Bilboko Udal Bandan eskuratu eban plazea.

Irakaskuntzearen arloan batez be Azpeitiko Juan de Antxieta musika-eskolan ibili da irakasle 2000 urtetik 2013ra bitartean. 2010 urtetik 2015era txisturako musika eta ikerkuntzan espezializautako Txistulari aldizkariaren zuzendaritzea hartu eban.

Bakarlari legez, Fernando Gonzalo organisteagaz alkarlanean, hainbat kontzertu eskaini izan ditu Donostiako Musika Hamabostaldian, Gipuzkoako Organo erromantikoaren zikloaren barruan, Malagako katedraleko organo zikloan eta beste batzuetan. Horrezaz gan, Durangoko Silboberri alkartearentzat, Quodlibet hari-laukoteagaz edota maite Villate pianisteagaz batera, egile garaikideek txisturako idatzitako obrak estreinau eta grabau izan ditu. Bestelako txistulari eta jantza taldeetako partaide be izan da, bestak beste, Azkoitiko Txalkor eta Azpeitiko Izarraitz txistulari taldeetakoa edota Itsasi eta Sahatsa euskal jantza taldeetakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu