Dantzertiko sarbide-probetan izena emoteko epea maiatzaren 20an amaituko da
2022-05-19 09:20 KultureaSarbide-probak bagilaren 13tik 17ra egingo dira Dantzertiko egoitzan.
Barikuan amaituko da Dantzertiko, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi Mailako Eskolako, sarbide-probetan izena emoteko epea. Izangaiak www.dantzerti.eus webgunean erregistrau daitekez. Proba teoriko-praktikoei buruzko informazino zehatza be bertan dago.
Dantzertik Arte Dramatiko eta Dantzako Gradu homologatuak eskaintzen ditu 2015etik eta ordutik hona, Euskadiko arte-irakaskuntzen eremuan egoan hutsunea bete dau. Dantzertik gradu biak euskeraz zein gaztelaniaz emoten ditu, eta, besteak beste, kalidadezko hezkuntzeagaitik, talde txikiakaitik eta praktiken eskaintza zabalagaitik nabarmentzen da.
Sarbide-probak bagilaren 13tik 17ra egingo dira Dantzertiko egoitzan (Ibarrekolanda Plaza, 1 – Bilbo). Edozein duda argitzeko, 946570600 telefonora deitu daiteke 08:30etik 14:00etara edo, bestela, administraritza@dantzerti.eus helbidera idatzi.
Dantzako Graduko Koreografia eta Interpretazinoa espezialidadeko sarbide proben egiturea:
1.zatia:
Epaimahaiak proponidutako jantzearen inguruko testu baten azterketa idatzia egin behar dabe aurkezten diranek.
2.zatia:
Praktikoa izaten da, espezialidadeagaz lotuta egongo da eta, haren bidez, ikasleen ezaupide orokor, tekniko eta artistikoak eta interpretazino-ezaupideak neurtuko ditu epaimahaiak. Hiru ariketa dira (A,B eta C):
A ariketea: Jantzako ikasketa profesionaletako azken mailako eskola bi izango dira. Epaimahaiak izentautako adituek Dantza Klasikoko eskola bat eta Dantza Garaikideko beste bat emongo dabe.
B ariketea: Hautagaiek bariazino bat egingo dabe, euren gaitasun artistikoa neurtzeko.
C ariketea: Inprobisazinoko talde-sesino bat eta sormenezko banakako ariketa bat egitea.
Banakako ariketa hau aurkeztu ondoren, epaimahaiak galderak egingo deutsee hautagaiei.
Arte Dramatiko Graduko Interpretazino espezialidadea egiteko sarbide-proben egiturea:
1.go zatia: ariketa bi ditu.
A Ariketa: Tribunalak hurrengo testuen inguruko analisia nahiz galderak proponiduko deutsee hautagaiei:
William Shakespeare: Hamlet.
Moliere: Tartufo.
Yasmina Reza: Arte.
B Ariketea. Sormen-idazketearen ariketa: hautagaiek epaimahaiak proponidutako ikus-entzunezko proiekzino bat ikusi eta haren inguruan sormenezko testu bat sortuko dabe.
2. zatia: Hautagaiek hiru ariketa praktiko egingo ditu (A, B, C) eta, horreen bidez, gaitasun artistikoak ebaluauko dira, kontuan hartuta izangaien gorputz, ahots eta interpretazino gaitasunak.
A ariketea: Izangaiek, danek batera edo taldetan banatuta, mobimentu eta gorputzeko ariketa praktiko bat egingo dabe, epaimahaikide baten zuzendaritzapean edo epaimahaikideek izentautako aditu baten zuzendaritzapean.
B ariketea: Izangai bakotxak hurrengo hiru probak egin behar ditu:
B.1. Abesti melodiko baten aurkezpena.
B.2. Izangaiak poema baten dramatizazinoa aurkeztuko dau.
B.3. Epaimahaikedeek momentuan emondako testu bat ozen edo goraki irakurtea.
C ariketa: Izangai bakotxak antzerki-bakarrizketa bat interpretau behar dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!