'Handitzen' da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestia

Bizkaie! 2022-05-17 12:32   Kulturea

Maisha MC hip hop artisteak egin dau. 

Gaur aurkeztu dabe 2022ko bagilaren 5ean Bastidan egingo dan Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestia. Prentsaurrekoan parte hartu dabe Lurdes Errasti, Denon Eskola federazinoko presidenteak eta Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzaileak. Abestiaren egileak, Maisha MC (Eneko Axpe), San Frantziskon grabautako bideo baten bidez aurkeztu dau abestia.

Handitzen da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestiaren izenburua eta Maisha MC hip hop artisteak egin dau. Kaliforniako San Frantzisko urian sortu dau, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama, Laize MC eta Nizuri Tazuneri taldeko Fani abeslarien kolaborazinoakaz.

Maisha MC, musika produkzinoan, DJ lanetan, euskal rapan eta zinemagintzan dabil, 121 krew eta Patrol Destroyers taldeko partaidea izan zan. Bakarkako lanak be egin ditu, besteak beste, 2019. urtean kaleratutako, VMME SAHAR, euskal tradizinoak hip hopagaz buztartzen dituan lana.

Eskola publikoan ikasten dauenaren galderea izaten da:

Nik ez dakit oraindik handitan zer nahi deten izan

Baina ikusiko neuke gustu handiz Euskal Eskola Publikotik

datorren edozein herritar lehendakari.

Kalidadeko eskola publikoa daukagu, inor atzean ixten ez dauena:

Batzuk joaten dira eskolara goitik behera jantzita pelotariz edo futbol kamiseta

bizkarrean Nahikari

Edo ez bata eta ez bestea, ez dago horren beharrik

Hezkuntzeak ezin dau itxi ume bakar bat atzean bakarrik.

Euskerea jagon behar dogun altxorra da:

Ez dogu ahaztuko gure hizkuntza maitea

Jagon daigun denon artean

hainbeste urtez izan dena

gure territorio librea.

Bideoklipa

Bizkaiko Arriguri euskal bideogintza kooperatiba alkarte txikiak egin dau.

Bastidako eskolan eta Laguardiako institutuan grabau ditue irudiak. Ohikoa da umeakaz egitea bideoak baina oraingoan gazteakaz egin dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu