'Eskolara Lagunekaz', ikasleei ikastetxera oinez joan daitezan
2022-05-17 11:16 Pil-pileanDerioko Udalaren ekimena da.
Derioko Udalak gaur, maiatzak 17, Eskolara Lagunekaz proiektuari ekingo deutso barriro, ikasleei eta euren familiei ikastetxera oinez joan daitezala proponiduteko. Derio 2020an atxiki jakon Umeen Uria Sareari eta gure udalerria gazteen ikuspegitik eraldatzearen alde egin eban. Jarrera hori 2020an hasi zan Umeen Kontseilua eta Eskola Bideak proiektua martxan jarri ziranean.
Eskola Bideak proiektuaren kasuan, 2019/20 ikasturtean hasi zan prozesua eta Derioko Eskolako 3., 4. eta 5. mailako 155 umek parte hartu eben baina Covid-19aren ondorioz, proiektua bertan behera itxi behar izan eben. Esangura horretan, 2020/21 ikasturtean ekimena berreskuratzea erabagi zan; orduan 4., 5. eta 6. mailako 162 ikaslek parte hartu eben.
Ikasleen autonomia eta erantzukizuna sustatzea, osasuna hobetzea, trafikoa gitxitzea eta, ondorioz, ingurumena hobetzea, ingurune seguruagoa eta lagunkoiagoa izan daiten; horreek dira, besteak beste, Eskolara lagunekaz proiektuak sortzen dituan ondorio positiboetako batzuk eta horregaitik, ekimenari eutsi gura jako eta berreskuratzeko momentua heldu da. Helduek gainbegiratuta, begirale batzuek eskolaraino heltzen diran eta ikasleakaz diseinautako ibilbideak gidatuko ditue.
Egitasmo honen azken helburua ikasleak euren kabuz ikastetxera joateko kapaz izatea dala, ezelako laguntza edo gidaritza barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!