Bilboko auzoak aire zabaleko agertoki bihurtuko dira
2022-05-17 08:35 KultureaAntzerki, zirku, jantza, musika eta euskal folklorea izango dira nagusi.
Uriko kaleetan programautako ikuskizunak irailaren amaierara arte egingo dira eta edegiak, dobakoak eta irisgarriak izango dira. Proposamen horreen artean, Udabarriko Bertso Saioak, Magiaren Topaketak, Musikauzo, Eszena Kalera, Bilboko Jantzaguneak Kalera, Santutxu Kolorea, Klown Zorrotza, alarde eta erromeriak (Jantza Plazetan, Plazarik Plaza eta Zirkualde) eta nobedaderen bat, berbarako Ibaiondo Jantzan. Gainera, egun horreetan, aisialdikoko eta kulturako ekitaldi handiak egiten dira kalean, besteak beste, Gau Zuria, Bilboko Kalealdia, Bilbao BBK Live, Bilbao Blues Festival Jaialdi barria eta Aste Nagusia.
Aurten, Bilbao 2022 Planaren barruan, bagilaren 23tik 26ra, kultura-jarduerak Bilboko auzo guztietara helduko dira Kultura Auzoz Auzo programeari esker, gure hurreko ingurunean kulturaz gozetakoo proposamen ibiltari eta dibertigarriak dakarzana.
Danetara, 158 konpainia izango ditugu Bilbon, 142 EAEkoak eta, holan, indartu egiten da Udalak bertoko kultura-sarea babesteko eta bultzatzeko egin dauen lana.
Bilboko Udalak, datozen hileotan, uriko auzoetako kaleak kalidadeko kultur proposamen edegi, askotariko eta dobakoez beteko ditu; jarduerok egitearen asmoa da bilbotar guztiek eta Bizkaiko uriburura hurreratzen diran herritar guztiek kalean aisialdirik onena gozau deiela.
Udabarri eta uda honetarako, Udalak 270 ekitaldi baino gehiago programau ditu kalean eta horri uriaren urteurrenean ekarriko daben eskaintza zabala eta berezia gehitu beharko jako: bagilean Gau Zuria eta abuztuan Aste Nagusia.
Bilboko Udalaren kale-kulturearen programazinoan danontzako lekua dago: Askotariko planak, irisgarri, edegi eta kalidadeko ugari jatorkuz egunotan, gehienak bertoko artista eta konpainienak, geure inguruan daukagun talentua harrotasunez gozau daigun, adierazo dau Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak.
Aurten ekimen barri bi sartuko dira ohiko eskaintzan:
Kultura, Auzoz Auzo, aurten, 2022 Bilbao Planaren testuinguruan, bagilaren 23tik 26ra egingo da eta kultur jarduerea Bilboko auzoetara hurreratuko dau, proposamen ibiltari dibertigarriakaz.
Ibaiondo Dantzan ekitaldiak jantza urbano eta garaikideena ekarriko deusku barrutira irailean eta publiko barriak erakarriko ditu arte-diziplina honetara.
Programa guztiak diseinau dira edade eta gustu guztiei kalidadeko kultur aukerak eskaintzeko, uriko eta inguruko herrietako kultur eragile askoren lana bilbotarrei ekarteko eta herritarrek euskal folkloreaz espazio edegietan gozau deien.
Bilboko barrutietan egingo diran formatu txikiko jaialdiei esker, lehen mailako ikuskizunak izango ditu publikoak ikusgai, Estaduko eta nazinoarteko konpainien eskutik be helduko diranak eta, holan, normalean urian programetan ez diran konpainiak hurretik ikusi ahal izango ditugu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!