Maiatzaren 27tik 29ra izango da Literaturia 2022, Zarautzen
2022-05-16 07:45 KultureaPiztia izango da aurtengo gaia.
Igazko edizinotik zortzi hilebete besterik pasau ez badira be, pandemia aurretik bezela, udabarrira bueltau da Literaturia eta maiatzaren azken astegoienean bihurtuko da Zarautz, beste behin, euskal letren plaza.
Aurtengo edizinoan be, Zarauzko Udalaren eta Zarautz Kulturearen laguntzaz eta Berria hedabideagaz dogun alkarlan hitzarmenari esker, askotariko ekitaldi eta espazioak atonduu ditugu. Lege Zaharren plazan kokatuko dogu aurten be Literaturiako liburu azokea eta bertan herritarrek aukerea izango dabe hainbat argitaletxek eta liburu dendak jarritako postuetan euskal literaturako liburuak erosteko. Era berean, aurten Ahotsenea eta Sormenegaz alkarlanean atondu ditugu liburu aurkezpenak, batzuk karpan bertan eta beste batzuk Garoa liburu-dendan.
Urte honetako ekitaldi gehienak, igaz bezela, gune bitan egingo dira: Modelo aretoan eta Lege Zaharren plazan. Egitarau oparoa eskainiko dogu aurten be, Zarautz euskal literaturaz betetzko hiru egunez:
Barikuan, hilaren 27an, hasiko da Literaturia, 20:00etan, Ana Malagonen manifestuagaz. Ondoren, Istanbul ikuskizun musikala izango da ikusgai, Modelo aretoan bertan. Ekitaldirako sarrerea 7 eurokoa izango da eta erosten dauenari liburutan erabilteko euro 2ko bonua erregalauko jako.
Zapatuan, hilaren 28an, gune biak izango dira bor-bor. Lege Zaharren plazako karpan 11:30ean edegiko da liburu azokea. 12:00etan izango da azokearen edegiera ekitaldia eta bertan Itxaropena argitaletxe eta inprimategia omenduko ditue, euskal literaturearen eta liburugintzearen alde egindako lan guztiagaitik. Liburu Azokea 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta goiz eta arratsalde (11:30-14:00/18:00-20:00) Ahotsenea sortzaileen guneko liburu aurkezpenez be gozau ahal izango da. Goizeko aurkezpenak karpan izango dira eta arratsaldekoak Garoa liburu-dendan. Datozean
egunotan emongo ditue liburu aurkezpenetako ordutegi, izenburu eta egileen barri.
Modelo aretoko ekitaldiei jagokenez, zapatuan ekitaldi bi egingo dira bertan: goizeko 12:30ean, Literatura eskolan? mahai-ingurua izango da Imanol Epelde, Intza Alkain, Uxue Ostolaza eta Nerea Lasaren eskutik. Arratsaldeko 18:00etan Frankenstein agurgarria gutun musikatua eskainiko dabe Pettik eta Ana Galarragak. Ekitaldirako sarrerea 7 eurokoa izango da eta euro biko bonua jasoko dabe ikusleek, erregalu.
Umeentzako Literattipia atalean, zapatuan goizeko 11:00etan Kamishibaizalea, sormen lantegia izango da Iñaki Martiarena Mattinen eskutik, Etxezabala aretoan.
Amaitzeko, zapatuan, gaueko 22:00etan Ødei rap kantari eta bertsolariaren kontzertua izango da azokako karpan bertan.
Domeka goizean ekitaldi bi iragarri ditue: Goizeko 11:30ean mahai-inguru batera joateko aukerea izango da Euskal Itzultzaile, Interprete eta Zuzentzaileen Alkarteagaz batera atondu baitabe Literatura unibersala. Ibilitakotik ibiltekora. Manu Lopez Gaseni, Angel Erro eta Irati Jimenez izango dira mahaikide. Eguerdiko 12:30ean, Merkatu Plazan, rr #5 marrak. Garaiaren erradiografia mobidu bat berba eta bertso errezitaldia eskainiko dau Maialen Lujanbio bertsolariak. Sarrera 5 euroan egongo da salgai. Eta amaitzeko, 17:00etan Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez eta Miren Narbaiza batuko dira Modelo aretoan Elkarrizketa baten soinua eta notak izeneko emonaldian.
Ekitaldietarako sarrerak Internet bidez egongo dira eskuragarri, Zarauzko Udaleko Kultura Sailari esker maiatak 16, astelehenetik aurrera. Literaturiako webgunean egongo dira eskuragarri estekak. Horrezaz gan, leihatilan be erosi daitekez ekitaldiak hasi baino ordubete lehenago eta edozein ekitalditako sarrerak eskuratu ahalko dira, aurretik amaitu ez badira.
Bideoa eta kartela: Hiru Damatxo.
Urtero lez, dei egiten deutsegu Euskal Herri osoko literaturzaleei, astegoien eder honetaz gozau deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!