Bizkaiko Golkoko florea eta faunea, zehetasun osoz

Bizkaie! 2022-05-16 09:41   Kulturea

Maiatzaren 16tik 26ra Bizkaia Aretoan ikusgai egongo da erakusketea.

Plentziako Itsas Estazioak atontzen dauen Ilustrazino Zientifikoko Lehiaketan aurkeztutako lanak lehen aldiz erakusten dira Bizkaia Aretoan.

Orain bost urte, Euskal Herriko Unibersidadea aitzindaria izan zan Ilustrazino Zientifikoko graduondoko bat ezartzen eta oraindino be Estaduko bakarra da. Titulu horrek zientzia irudi eraginkor eta zorrotzen bidez komuniketako kapaz diran profesionalak prestatzea dau helburu baina prestakuntzaz gan (lehen lau edizinoetan 59 ilustratzaile trebatu ditu eta beste 16 egiten dabiz aurten) titulazinoaren beste helburuetako bat da herritarrentzako jarduerak sustatzea, ilustrazino zientifikoaren garrantzia nabarmentzeko. Adibidez, maiatzaren 16tik 26ra Bizkaia Aretoan ikusgai egongo dan erakusketea. Itsaspeko faunea eta florea erakusketeak Plentziako Itsas Estazinoak atondutako lehiaketearen edizino bietan aurkeztutako lanak batzen ditu. Ilustrazino Zientifikoko ikasle eta titulatuek hartu leikie parte eta gaia da Bizkaiko Golkoko animaliak eta landareak. Adibidez, maiatzaren 16tik 26ra Bizkaia Aretoan ikusgai egongo dan erakusketea: Danetara, 26 irudi dira eta gure itsasoan eta kostaldean bizi diran izaki-kopuru handi bat zehetasunez ezagutzeko aukerea emoten dabe: itsas zaldiak, izarrak, mueta guztietako hegaztiak edo moluskuak... Prestakuntza-prozesuan, natur zientzien dibulgazinoa nabarmentzen da. Horreek publiko zabalago batera heltzen dira, hainbat kanalen bidez eta, holan, gure ikasleen bidea aberasten dabe, azaldu dau Maren Ortiz Zarragoitia masterraren arduradunak.

Leku berezi batean, Nuria González Santiagoren bigarren edizinoaren irudi irabazlea dago ikusgai. Konposizinoaren hondoa flysch-a da: Hain paisaje hieratiko eta dotorea begitantzen jat, edozein izaki bizidun irudikatzeko oinarri ideala baitzan, azaldu dau autoreak. Eta hondo horren gainean, danetarik erakusten deu, gure kostaldean bizi dan espezie-aniztasuna islatuz: ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis), itsas izarra (Asterina gibbosa) eta itsas plantaina (Plantago maritima). 'Espezie horreek aukeratu nituan, ekosistema horreen oso berezkoak izan arren, ez diralako liburu edo postalen erretratuetan edo irudietan gehien agertzen diranak eta merezidu ebelako obra honetan leku berezi bat izatea”, erantsi dau ilustratzaileak, 2020-2021 ikasturtean Ilustrazino Zientifikoaren graduondokoa egindakoan biologoaren ibilbidea aldatu ebalako.

Itsaspeko faunea eta florea erakusketeari buruzko informazinoa Bizkaia Aretoan dago, beheko pisuan (Abandoibarra 3, Bilbo), maiatzaren 16-26, astelehenetik barikura, 8:00etatik 20:00etara. Sartzea librea da.

Maiatzaren 23an edegiko da Ilustrazino Zientifikoa berezko masterrean eta gainontzeko berezko master eta graduondokoetan izena emoteko epea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu