La Faktoriak 60 urtetik gorako emakumeentzako jantza-egoitza inklusiboa atondu dau
2022-05-13 11:17 KultureaMarta Coronadok emongo dau.
Faktoria Choreographic Center-ek Emakumeak + 60 Inklusino Egoitzea atondu dau. Ekimen honek jantzarako interesa daben 60 urtetik gorako emakumeei, jantzea atxaki hartuta, batzeko eta jantzan egiteko deialdia egiten deutse, interpretearen ikuspegitik. Holan, belaunaldien arteko interakzinoa eta jantzara hurreratzen ez dan kolektibo baten parte-hartze aktiboa sustatu nahi dira.
Marta Coronadok (La Faktoriako zuzendarikidea, jantzaria eta nazinoarteko koreografoa) eta Olatz Larumbek (La Faktoriako entrenamendu profesionaleko nazinoarteko programako ikasle nafarra) emongo dabe lantegia maiatzaren 17, 19, 24 eta 26an, 18:00etatik 19:30era, Civicaeko instalazinoetan (Pío XII.aren etorbidea, 2).
Izen-emoteak
informacioncivican@fundacioncajanavarra.es helbide elektronikoaren edo 948 222 444telefonoaren bidez egin daitekez.
Marta Coronado
Nafarroako Gobernuaren Jantza Eskola Ofizialean, Yauzkari konpainian eta P.A.R.T.S.-en jaso eban prestakuntzea. Anna Teresa De Keersmaekerren Rosas konpainian hasi zan lanean. 2002an BESSIEsaria (New York Dance and Performance Award) jaso eban. 2008an Rosas-en errepertorioa zuzendu eban P.A.R.T.S.eskolan. 2011tik aurrera, Lyongo Operan eta Parisekoan baterako zuzendari lana egin eban; proba-zuzendari ibili zan. Nazioarteko hainbat zentrotan izan zan irakasle eta, aldi berean, La Salle Singapore, Fueradelejeeta Dantzaz Konpainian koreografia-lana egin eban. 2011n House of Berthakolektiboa sortu eban alkarlanean eta 2013an PHD in one night proiektuko kide izan zan. New Yorken Broadwayko West Side Storybir sortzeko laguntza koreografikoa emon eban.
Emakumeak + 60 egoitzeak DPVillanuevak eta Judith Sánchezek La Faktorian egin barri dituen ikastaroei eta Akitania Egoitzeari (Larrua Proiektua konpainiagaz) gehitu jake.
Ikasleen erakusketea jentaurrean
Mark Tompkins
Maiatzaren 20an (barikuan),17:00etan, La Faktoria Choreographic Center-ek ikasleek jentaurrean egindako erakusketa barri bat hartuko dau eta bertan Mark Tompkins jaantzari, koreografo, abeslari eta irakasle estadubatuarraren koreografia-laborategian ikasitako materiala erakutsiko dabe. I.D.A. konpainia sortu eban 1983an. Identifikau bako objektu performatikoak egiteko modu ezohikoa, jantzea, musikea, ahotsa, testua eta bideoa nahasten dituana .Egiten dauen irakaskuntza-lanagaitik ezaguna, bat-bateko konposizinorako pasinoak bultzatuta, jantzari eta musikari askogaz kolaborau eban nazinoartean. 2008an, SACD Choreography saria irabazi eban bere lanagatik. Goi eta behe mailako kulturearen arteko tirabirak liluratuta, haren ikuskizunak music-hallean, burlesquen, musika-komedian eta genero-anbibalentzian inspirauta dagoz. Sarah Murcia musikagileagaz abestu eta jantzanegiten dau, Mariana Tengner Barros koreografoagaz dabil lankidetzan eta eta Meg Stuartegaz performance inprobisaduetan eta bat-bateko konposizinoari buruzko liburu batean.
La Faktoria
Jantza garaikideko eta mobimenduko arteak sortzeko, ikertzeko eta horreen inguruan prestakuntzea jasoteko nazinoarteko zentroa da La Faktoria, Marta Coronadok, Carmen Larrazek eta Laida Aldazek Noainen (Nafarroa) sortua.
Eskoletan, lantegietan eta laborategietan oinarritzen da La Faktoriaren jarduerea eta nazinoartean erreferente diran koreografo eta irakasleak ditu. Jantza garaikideko askotariko teknikak eta begiradak lantzen ditu eta horrezaz gan, La Faktoriak ikerketarako eta sormenezko proposamenak sortzeko gunea eskaini eta laguntzea emoten dau.
Zentroaren prestakuntza-eskaintzeak bertako, nazinoko eta nazinoarteko askotariko artistak ditu irakasle eta sormenezko prozesuei laguntza profesionala emoten deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!