I•D arte-k zabalik daukaz izena emoteko epeak
2022-05-13 10:28 KultureaEskolan plazea eskatzeko epea: bagilaren 12an amaituko da.
I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinuko Graduak egiteko aukerea eskaintzen dauen zentro publiko bakarra. Datorren ikasturtean (2022-2023) Diseinu Grafikoan eta Barruko Diseinua espezialidadeetan espezializau gura dauanarentzako dira epe eta proba horreek. Sarbide probetarako izen-emotea: maiatzaren 2tik 20ra da.
Irakaskuntza Artistikoak izanik, I•D arten ikasketak egin ahal izateko nahitaezkoa da sarbide probak egin eta gainditzea. Sarrera probetatik salbuetsia izateko behar dan titulazinoa ez dauen personek izena emon beharko dabe horretarako (maiatzak 20 azken eguna da) eta plaza eskaerea be egin beharko dabe gainera, bagilaren 12a baino lehen.
Sarbide probetarako izen-emotea eta plaza eskaerea egitea prozesu bi dira eta biak bete behar dira. Sarrera probea ez egiteko titulazinoa dauenak, plaza eskaerea baino ez dau egin beharko.
Ikusi hemen Goi Mailako Prestakuntza Zikloen inguruko informazino guztia: sarbide probak, baldintzak, titulazinoagaitiko salbuespenak edo epeen inguruko
zehetasun guztiak.
Eta hemen ikusi daiteke Diseinuko Goi Mailako Ikasketen inguruko informazino hori bera.
Sarbide probak maiatzaren 28an egingo dira, I•D arteren egungo egoitzan (Betoñuko ataria, 23 – Gasteiz).
I•D arte: ideak, diseinua eta artea.
I•D artek egoitza barria Betoñun dau joan zan 2019-2020 ikasturtetik, estilo neogotikoko komentu izandakoan, baina hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin dau Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketak eskaintzen, Gasteizen. Ideak, diseinua eta artea kontzeptuak buztartzen ditu eskoleak bere izenean, ikasleek do it yourself filosofia gidari hartuta ikasten eta jorratzen baitabe hemen euren sormena (egizu zuk zeuk, edo eginaz ikastea).
I•D artek Goi Mailako Heziketa Zikloak zein Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu. Danetara, bost titulazino:
- Goi Mailako Heziketa Zikloak (urte bikoak):
Erretratugintzea.
Ilustrazinoa.
Animazinoa.
- Goi Mailako Ikasketak, Diseinuko Graduak (4 urtekoak):
Diseinu grafikoa.
Barruko diseinua.
Azken ikasketa bi horren titulazinoak (Diseinu Grafikoa eta Barruko Diseinua) Goi Mailako Graduak dira. I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinuko Graduak egiteko aukerea eskaintzen dauen zentro publiko bakarra.
I•D artek dauen hezkuntza-eskaintzearen inguruko informazino guztia eta ikasketa horreetarako sarbidearen inguruko zehetasunak eskolearen webgunean begitu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!