Ziurtagiriak jaso ditue Jakin-Mina Bizkaia zikloan parte hartu dabenek

Bizkaie! 2022-05-11 13:39   Kulturea

Helburua da gazteen ezagutzak zabaltzea eta hareen jakin-mina piztea.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Bizkaiko Jakin-Mina berbaldi zikloaren amaiera ekitaldian parte hartu dau gaur goizean. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak atontzen dau zikloa, DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta. Sailburuagaz batera, Juan Ignacio Perez Iglesias Jakiundeko presidenteak be parte hartu dau eta berari egokitu jako sarrera berbaldia eta ikasleei ondoetorria emotea.

Bilboko Arte Eder Museoan egindako ekitaldian, aurten berbaldietan parte hartu daben ikasle bizkaitarrek euren ziurtagiriak jaso ditue. 2021-2022 ikasturtean Jakin-Mina zikloak 30 berbaldi eskaini ditu eta DBHko 4. mailako 227 ikaslek hartu dabe parte (32 Arabakoak, 89 Bizkaikoak eta 106 Gipuzkoakoak), hiru lurralde historikoetako 35 ikastetxetakoak.

Jakin-Mina

Jakiundek atonduta, DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako berbadli zikloa da Jakin-Mina, hainbat diziplina eta gaitan ezagutzak zabaldtzeko asmoz. Ekimen honek aukera parebakoa emoten deutse parte hartzen daben ikasle gazteei, azken barrikuntzak bertatik bertara ezagutu deiezan, bai ikerketan, bai hainbat arlotako egungo jokeretan be.

Jakin-Minaren bidez, ikasleak hartu-emonetan jarten dira errealidade zientifikoagaz, artistikoagaz eta literarioagaz eta hezkuntza-sistemeak ikuspegi estandarizau batetik hurrreratzen deutsee gaietan sakontzeko modua izaten dabe edo curriculum-gaietan ohikoak ez diran gaietara hurreratzekoa.

Neuropsikologiatik Matematikara

Bizkaiko Jakin-Mina zikloaren barruan, 2021-2022 ikasturte honetan hamar berbaldi emon dira, lurralde honetako ikasleei zuzenduta, ezagutzaren hainbat arlotan, besteak beste, Biologian, Psikologian, Matematikan, Literaturan, Musikan nahiz Astronomian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu