V. Bziber maiatzaren 13tik bagilaren 9ra

Bizkaie! 2022-05-10 12:26   Pil-pilean

BFA-ko Euskera, Kultura eta Kirol Sailaren babesari esker.

Bziber, TikTok sarean oinarritutako euskerazko lehiaketen aitzindaria da. Azkue Fundazinoak gazteak eta sareak euskaeaz ehuntzeko egindako proiektu bi jarri ditu martxan: Bziber Lantegiak, gazteak sareetan trebatzeko ikastaroak eta Bziber lehiaketea, TikTok sarean euskerazko edukiak sortzea erronken bitartez, baita erreferente euskaldunak indartzea be.

Lehiaketa honek 5. edizinoa beteko dau aurten, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailaren babesari esker. Edizino hau maiatzaren 13tik bagilaren 9ra egingo da eta lehiaketeak iraungo dauen 4 aste baino gehiagotan gazteek 4 erronka izango ditue. Urte honetan, gainera, barritasun modura, gazteek modu pribatuan bialdu leikiez erronkak.

11 urtetik 16 urtera arteko edozein gaztek parte hartu ahal izango dabe eta Sareko lehiaketea izanik, ez dago lurraldetasunik.

Oso erraza da lehiaketa honetan parte hartzea, izan be, ez da izen-emoterik egin behar aurretik. Pauso bi baino ez dira jarraitu behar eta aurten, gainera, parte-hartzaileek modu pribatuan bota leikiez erronkak zuzenean:

Bziber lehiaketa jarraitu behar da sare sozialetan (@bziber_lehiaketa perfila Tik Tok eta Instagramen).

Parte-hartzaileek erronkak bere profilera igon leikiez Bziber etiketauta edota bideoa mezu pribatu baten bitartez bialdu Bziber lehiaketearen profilera.

Parte hartzaileek ez dabe zertan 4 probak egin behar saria eskuratzeko. Probak egin dituenen artean egiten da zozketea eta saridun bi izango dira proba bakotxeko. Beraz, 8 saridun egongo dira aurten. Zozketa guztiak lehiaketearen amaieran egiten dira eta azken egunean iragarriko dira irabazleak, kasu honetan bagilaren 10ean.

Danetara, 8 sari egongo dira, proba bakotxeko irabazle bi eta zozketa bidez aukeratuko dira. Saria: eskuko telefonoa kargetako aukerea emoten dauen motxila bat eta edozein lekutan eskuko telefonoa kargetako bateria eroangarria, beti konektauta egoteko asmoagaz pentsauta.

Bosgarren edizino honetan, Go!azen telesail arrakastatsuaren Asier Burguete aktore eta jantzaria izango da lehiaketearen gidaria eta erronken sortzailea.

Horrezaz gan, gazteentzako erreferente diran hainbat lagun eta tiktoker ibiliko dira probak zabaltzen sareetan, batzuk aurreko edizinoetan be parte hartu izan dabenak, @Kai_Nakai, @lorea_intxausti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo. Danak oso aktiboak dira TikTok sarean euskerazko edukiak igoten eta gazte askorentzat eduki sortzaile erreferente bilakatu dira.

Bziber markea, lehiaketea eta lantegiak

Bziber markapean, Azkue Fundazinoak gazteentzako egitasmo eta jarduerak ontzen ditu euskerea erabil deien ingurune digitalean, besteak beste, TikTok bidezko Bziber lehiaketea eta Bziber Lantegiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu