Azkuna Zentroak martxan jarri dau 'Inbox Mediateka BBK'
2022-05-10 07:55 KultureaEstaduan aitzindaria da automailegu sistemea.
Azkuna Zentroak Inbox Mediateka BBK Atrioan autozerbitzu-sistema automatizatu barria jarri dau martxan, liburuak eta ikus-entzunezko materiala entregau eta itzultzeko. Azkuna Zentroak zerbitzuen kalidadea hobetu nahi dau eta herritarrei funts bibliografikorako eta ikus-entzunezkorako sarbidea erraztu. Zerbitzua Mediatekako sarrerearen ondoan dago eta erabiltzaileek Mediatekakoak baino ordutegi zabalagoan egin leikez eragiketak, asteko egun guztietan (betibe zentroa edegita badago).
Sistema aitzindaria da Estaduan eta, lehen fase honetan, hiru lauki-modulu ditu, bat eragiketa bakotxeko eta hainbat neurritako armairuak. Gainera, eragiketak egiteko erabiltzailearen identifikazinoa errazten dauen erdiko pantaila bat dau.
Materiala online erreserbau daiteke, Azkuna Zentroaren Mediateka webgunearen bidez. Eskaerea prest dagoanean, erabiltzaileak mezu bat jasoko dau eskaerea jasoten joan daitene. Era berean, mailegua bueltetako ez da beharrezkoa Mediatekan sartzea. Inbox Mediateka BBK–n bertan itxi daitekez liburuak eta diskoak.
Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!