EAB-Emakume Abertzale Batzaren mendeurrena
2022-05-06 10:34 KultureaZapatuan, maiatzaren 7an, 11:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Maiatzaren 7an, lzapatuan, 100 urte beteko dira Emakume Abertzale Batza eratu zala, Estaduan sortutako emakumeen lehen erakunde politiko abertzalea eta Euskadin inoiz izan dan emakumeen erakunde eraginkor eta indartsuena. Sabino Arana Fundazinoak ekitaldia atondu dau emakume horreek Euskadiren historian egindako lana eta egindako ekarpena gogoratu, ikusarazo eta aldarrikatzeko.
Omenaldia maiatzaren 7an, 11:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da. Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinokoa izango da buru eta erakundeetako eta politikako kargudunen ordezkaritzea be izango da bertan, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidentea; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko
presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Arantxa Tapia, Gotzone Sagardui, Olatz Garamendi eta Bingen Zupiria sailburuak.
Edozelan be, protagonista nagusienak izango dira Emakume Abertzale Batzako kide izan ziranen ondorengoak: Nagore Garamendi (Alicia Aretxabaletaren birlobea), Begoña Agirreoar (María Oarren alabea) eta Tegi Urzelai (Julene Urzelairen lobea) eta oroimen eta bizipenez betetako barriketaldia izango dabe taula gainean.
Ekitaldian zehar erakutsiko dira EAB osotzen ebenen bizipenak eta testigantzak jasoten dituen bideo bi eta antzezpen laburra eskainiko dabe Gema Martínez, Loli Astoreka eta Lorea Intxausti aktoreek. Antzezpenaren ondoren, amaierako berbaldiak emongo ditue Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta
Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinoko presidenteak.
Emakume Abertzale Batzaren historia
1922ko apirilean, Ambrose Daily politikari irlandarrak Bilbon emon eban berbaldi baten ondorioz, euskal emakume abertzaleen alkarte bat sortzeko lehen urratsak emon zituen. Berbaldia amaitzean, 50 emakumek Emakume Abertzale Batzaren oinarriak finkatu zituen. Batzar Eratzailea maiatzaren 7an egin eben, Cumann na mBan emakumeen erakunde nazionalistaren eredu irlandarraren ereduari jarraituz. Erakunde berriaren helburuak argiak ziran: idea abertzaleak zabaltzen laguntzea eta euskerearen eta euskal kulturearen erabilerea eta ezagutzea zabaltzea. Baina Primo de Riveraren diktadurea etorri zan 1923ko irailean eta aitatu taldearen jarduera publikoa geldiarazota geratu za; desagertu ez zan desgaretu baina haren lana modu gorde eta isilean egin behar izan eban. Alkarteak bere eragin eta norberren baieztapen sarea zabaldu eban emakume abertzaleen artean eta erakundea sendotu egin zan. Lan isil horri esker, II. Errepublikea ezarri zanean, alkartea indartsu berpiztu eta, aldi horren amaieran, 28.000 emakume baino gehiago kidetu ziran.
Urteak joan urteak etorri, alkartea bere jardun sozial eta politikoko arloak zabaltzen joan zan. Azpimarratzekoa da eurek atondu ebela Euzko Ikastola Batza, bere hezkuntza-proiektu propioa eta alternatiboa martxan jarri ebana, erabat barritzailea pedagogiaren ikuspegitik zein hizkuntzalaritzeari jagokonez. Emakume Aertzale Batzak garrantzitsutzat jo eban emakumearen prestakuntzea eta hainbat ikastaro, berbaldi eta kongresu atondu zituan, Gexozaiñ izenekoen prestakuntzea sustatu eta gizarte-laguntzearen arloko lanbide-heziketea aldarrikatu eban.
Emakume Abertzale Batza eratu zan EAJ-PNVko gizonezkoek egiten eben lan politiko abertzalea osotzeko eta peninsulan emakumeen lehen erakunde politiko abertzalea izan zan. EAB Euskadiko mobimentu dinamiko eta sozialenetako bat izan da eta euskal emakume abertzaleak ahalduntzeko be balio izan eban. Haren eragina eta indarraldia ondorengo belaunaldietako emakumeakanaino heldu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!