Uda Ikastaroen 41. edizinoak 8 erronka nagusi izango ditu ardatz

Bizkaie! 2022-05-06 08:27   Kulturea

Ezagutzaz betetako udea.

Euskal Herriko Unibersidadeko Uda Ikastaroen 41. edizinoa martxan da, azken urteetako bilakaerea islatzen dauen irudi barri bategaz, udako mugea gainditu baitabe, urtean zehar eskaintza iraunkorra proponiduteko. Bilakaera hori aurtengo edizinoaren goiburuan islatzen da: Ezagutzaren aldetik, Uda Ikastaroen esentzia transmitiduten dauena: ezagutzarako, hausnarketarako eta eztabaidarako lekua. Jakintzea, prestakuntzea eta pentsamendu kritikorako espazio bateratua.

Aurten, 154 Uda Ikastaro programau ditue EAEn, Nafarroan eta Akitania Barrian. 30 ikastaro aurrez aurrekoak izango dira, 120 mistoak –aurrez aurre nahiz online jarraitu ahal izango da– eta 4 ikastaro online izango dira, zuzenean. Edizino honetan, gainera, 20 berbaldi izango dira, doban eta edozeinentzat.

41. edizino honek gizartearen 8 erronka nagusi izango ditu ardatz, gaur egun arreta handia eskatzen daben erronkak izanik: Gobernantza modu barriak, bardintasuna, digitalizazinoa edo osasun mentala, lehentasunezko aztergai legez; horrekaz batera, zahartzaroa eta iraunkortasuna, gure gizartearen etorkizunerako lehentasunezko arretagune diralako. Ikastaroen ardatz klasikoak ahaztu barik, hezkuntzea eta euskal kulturea, Ikastaroen oinarrizko edukiak diranez. Ukrainako gerrearen eragina kontuan izango da programazinoan, baita pandemiaren bilakaerea eta ondorioak be, edizino honetan guztian zeharkako gaiak izango dira eta.

Ardatz bakotxean gai ugari

Iraunkortasunaren ardatzaren esparruan, krisi klimatikoa edo farmakoek eragindako kutsadurea lako gaiak jorratuko dira, hori baita osasun publikoa eta ingurumena babesteko erakunde nagusien lehentasunezko ikerketa-arloetako bat. Zahartzea, era berean, etenbako eztabaida politiko eta sozialaren gaia da gaur egun eta hainbat ikuspuntutatik aztertuko da. Hezkuntzearen ardatzaren barruan, honako gai honeei buruzko eztabaidak izango dira: naturan oinarritutako hezkuntzea, ikasleen arazo espezifikoen aurreko erronkak, ahozko komunikazinoan daben gaitasuna, ikastea dibertigarria izango dan ikasgelak sortzea edo irakasle onenek irakaskuntza publikoan jardun deien lortzea. Era berean, hezkuntza-eskaintzarik onena bihurtu nahi dauen eskola publikoa izango da aztergai. Euskal kulturearen esparruak Joseba Sarrionandia idazlea izango dau protagonista, Vasconia antzinate berantiarrean eta Elhuyarregaz 50 urte bete dituanean, euskerazko ezagutzearen zabalkundea berrikusiko da, betibe etorkizunera begira.

Digitalizazinoa izango da aurtengo beste ardatz nagusietako bat. 4.0. enpresearen esanahia aztertuko da eta adimen artifiziala eta eskubide eta balioek merezidu daben errespetua jorratuko dira. Bestalde, gobernantzearen arloan, kontratu sozial barri baten gaiari helduko jako eta, beste maila batean, gobernantzearen ikuspegiak aztertuko dira. Pandemiaren ondoren, osasun mentalari arreta gehiago emoteko beharra ikusi da. Holan, UPV/EHUren Uda Ikastaroek suizidioaren fenomenoa aztertuko dabe eta ad hoc ikastaro batek gerrako errefuxiatuek bizi dituen krisi-egoeretan lehen laguntza psikologikoak zer izan behar daben aztertuko dau. Era berean, aukerea egongo da osasun mentalaren arretearen errealidadea aztertzeko euskal osasunean, osasun mentala edadekoen artean eta lanaren mundu prekarizatuan, gazteen errealidadea eta jokoaren aurreko menpekotasuna, hainbeste arazo sortzen dagoana.

Parte-hartzaileak, erreferenteak beren ezagutza-eremuetan

Aurten, ezagutzearen hainbat arlotako persona erreferenteek parte hartuko dabe: Carlos Briones, CSICeko astrobiologoa eta bizitza estralurtarrean aditua; Oscar Alzagak, Espainiako demokrazia kristinauaren erreferenteak, Juan Carlos Monederogaz eztabaidatuko dau; Viacheslov Tuliakov Zuzenbide Penaleko katedraduna Odesan eta gaur egun errefuxiatua; Bernardo Atxagak Mariano Ferrer kazetaria gogoratuko dau; Giuseppe Abbamonte, Europako Batzordeko Hedabideen Zuzendaritzako zuzendaria; Josh Roberts de REScoop.eu, energiako herritarren kooperatiben Europako federazinoa.

Epailetzearen munduan, Ana María Ferrer, Antonio del Moral edo María Ángeles Carmona Auzitegi Nagusiko magistratuak. Miguel Poiares Maduro, Portugalgo Garapen Orokorreko ministro ohia eta Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiko abokatu nagusi ohia, pandemia osteko kontratu sozial barri bat planteauko dabe. Europa mailan, Luis López Guerra Giza Eskubideen Europako Auzitegiko magistratua, Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarretik, Juan Pablo Fusi, historiaren mundutik eta medikuntza aurreratuenetik Julio Arrizabalaga eta bere taldea. Eta Barbara Dührkopek eta Pili Zabalak protagonizauko dituena lako alkarrizketak egongo dira.

41. edizio hau ez litzateke posible izango Donostia Sustainability Forum ekimeneko gure Batzorde Antolatzailearen eta kolaboratzaileen aldetik jasotako laguntza eta konfidantza barik: Eskerrik asko BBVA Fundazinoari, Eusko Jaurlaritzeari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari, baita Zikloetako eta Uda Ikastaro bakotxeko erakunde laguntzaileei be, proiektu ilusionagarri hau egia bihurtzen laguntzen deuskuelako. Eskerrak gure hezkuntza komunidadea osotzen daben Uda Ikastaroetako erakunde laguntzaile, zuzendari, hizlari eta ikasleei, aurre egin behar deutsagun aro barri honetan erreferentzia izateko inspirazino iturri diralako guretzat.

Matrikula epea zabalik dago. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu